Bi lagunentzako 5 sarrera zozkatuko ditugu Fair Saturdayren inaugurazio-ekitaldirako
2019-09-24
Bi lagunentzako 5 sarrera zozkatuko ditugu Fair Saturdayren inaugurazio-ekitaldirako
Hauek dira irabazleak: Jose Antonio Moreno, Mikel Mugalari, Ainara Domínguez, Estíbaliz Leria eta Noelia Martínez.Zorionak!
Ekitaldian 1.000 artista baino gehiago elkartuko dira ikus-entzunezko ikuskizun paregabe batean, azaroaren 29an —ostirala—, Bilbao Arena Miribillan.
Gau ahaztezina izango da, musikaren historiako kanta handi-handiez osatua. Bi orduan zehar, musikalak, soinu-bandak, abesti klasikoak, popeko gai arrakastatsuak eta euskal musikako kantu ugari entzun ahal izango ditugu. Publikoak ere ikuskizunean parte hartu ahal izango du zenbait unetan, ikuskizun interaktiboa, hunkigarria eta berritzailea izan dadin.
Kontzertuan Bilboko Udal Bandak eta Bilboko eta Bizkaiko abesbatzarik ospetsuenetako 10.000 ahots baino gehiagoko abesbatzak jardungo dute. Horien artean ditugu Bilboko Koral Elkartea, Rossini Abesbatza, Bilbao Musika eta Barakaldoko Schola Cantorum. Horrez gain, partaide izango ditugu Zea Mays taldea; nazioarteko ospe handiko tokiko solistak, hala nola Marta Ubieta eta Mikeldi Atxalandabaso; nazioarteko zenbait artista, Mairi Campbell, kasu, eta beste hainbat kantari ospetsu, adibidez Urko, Miren de Miguel, Eley bikotea eta Pascual Molongua bilbotar artista preziatua.
Emozioz hunkitzea nahi duzu? Bada, apuntatu eguna eta lekua, azaroaren 29an hitzordu bat izango baitugu Bilbao Arena Miribilla pabiloian.
Parte hartzeko, zeure datuak eman besterik ez duzu egin behar
Sartu inprimakian. Bi minutu besterik ez duzu behar zure datuak emateko, eta, 5 irabazleetako bat bazara, zurekin harremanetan jarriko gara, zure sarrera bikoitza emateko. Ez galdu kontzertu paregabe eta errepikaezin honetara joateko aukera. Kantak entzunda hunkitzeaz gain, eragin soziala duen kultura-mugimendu global bateko partaide izango zara, mundu osoko beste artista, kultura-erakunde eta gizarte-proiektu asko bezala.Gizarte-eraldaketa eta gogoeta-plataforma
Fair Saturday 2014an jaio zen. 14 abesbatzak aldi berean kantatu zuten, Bilboko zenbait lekutan, beraiek aukeratutako gizarte-proiektu bati laguntzeko. Aurten, munduko ehunka hiritako milaka artistak jardungo dute Fair Saturdayn, gizarte hobeak eraikitzeko eginkizunean arteak eta kulturak duten garrantzia aldarrikatzeko.Azaroko azken larunbatean egin ohi da Fair Saturday, bezperako Black Fridayri erantzun positiboa emateko. Gabonen aurretik Estatu Batuetan erosketa-denboraldiari ekiteko balio izan du Black Fridayk, eta, gaur egun, kontsumismoaren adierazgarri nagusietako bat da. Epe laburra nagusi duen eta jenderik ahulenarekiko enpatia ahazten duen gizarte hau eraldatzeko aukera eskaintzen du Fair Saturdayk, beraz, bai eta gogoeta egiteko plataforma bat ere.
Egingo duzu bat? Iazko inaugurazio-ekitaldia gogoangarria izan zen. Aurten, berriz, gainditu egin nahi ditugu aurreikuspenak, punta-puntako hainbat artistaren eta Bizkaiko abesbatzetako 1.000 ahotsen parte-hartzeari esker. Musikaren historiako kanta handiak abestuko dituzte elkarren artean.
Jarraitu Fair Saturdayri sareetan eta ez galdu ezer
Kreditu-kooperatiba garenez, banka egiteko beste modu bat badela uste dugu LABORAL Kutxan, eta kultura babestu eta hedatzearekin konpromiso sendoa dugu hartua, gizarte bidezko eta berdinzalearen osagai garrantzitsua delakoan. Horregatik, ezin ginen kanpoan gelditu, kontzertuak, ikuskizunak, dantzak, erakusketak eta mundu zabaleko pertsona eta hirien arteko zubiak eraikitzen dituzten era guztietako ekimenak antolatzen diren egun horretan.Parte hartzeko hainbat modu dituzu, adibidez artista edo boluntario gisa, baina baita babesle gisa edo parte hartzen duzun gizarte-proiektuko kide gisa ere. Eta, nola ez, datozen asteetan Fair Saturdayren webgunean eta sare sozialetan —Facebook, Twitter eta YouTube— eta LABORAL Kutxarenetan —Facebook, Twitter eta Instagram— iragarriko diren ikuskizunez gozatu ahal izango duzu.
Zein da zure erreakzioa?