Bi sarrera bikoitz zozkatzen ditugu OctOver ikusteko, mundu guztiaren ahotan dabilen musika klasikoaren eta rock musikaren arteko nahasteka

Bi sarrera bikoitz zozkatzen ditugu OctOver ikusteko, mundu guztiaren ahotan dabilen musika klasikoaren eta rock musikaren arteko nahasteka

2 min.

Bi sarrera bikoitz zozkatzen ditugu OctOver ikusteko, mundu guztiaren ahotan dabilen musika klasikoaren eta rock musikaren arteko nahasteka

Hauek dira irabazleak:

  • Amaia Lacalle
  • Asier Artetxe
Zorionak!

Pentsatu al duzu inoiz nolakoa izango litzatekeen Moulin Rouge filmeko soinu-bandako “Tango de Roxanne” abestia zuzenean eta prestakuntza klasikoko musikari-banda baten eskutik? Imajinatzen al duzu AC/DC edo Extremoduro taldeen rock-soinua hari-instrumentuekin (biolinekin eta txeloekin, adibidez)?

Imajinatzen ez baduzu, esperientzia hau paregabea izango dela aurreratzen dizugu; gainera, ekainaren 24an, leku zoragarri batean ezagutu ahal izango duzu: Gasteizko Santa Maria katedralean. Ezagutu ezazu zuzenean, LABORAL Kutxarekin doan lortu ahal izango baitituzu “Puro Rock” ikusteko sarrerak, joaten den lekura joaten dela, sarrera guztiak agortzen dituen OctOver taldearen ikuskizuna. Horretarako, inprimakian zure datuak bete eta, irabazleetako bat izanez gero, zurekin harremanetan jarriko gara.

Emanaldia “Kontzertuan eta irekita” zikloaren barnean eskainiko da, urriaren 14ra arte luzatuko den eta aparteko programazioa izango duen zikloa. Jaialdiaren oinarrizko ideia bezain aparta: Gasteizko Santa Maria katedralaren ateak irekitzea eta hura maila goreneko kontzertuen areto bihurtzea. Santa Maria Katedrala Fundazioaren eta Jazzargia Kultura Elkartearen ekimena da, eta nazioko nahiz nazioarteko musikari ospetsuentzako agerleku bihurtu nahi dute bitxi arkitektoniko hori.

LABORAL Kutxan oso pozik gaude ekimena babesteagatik, kulturaren eta haren adierazpen artistikoen alde etengabe egiten dugun ahaleginaren eta eginkizun sozialaren barnean. Ahalegin horrek gure DNA osatzen du eta gizarteari banka egiteko gure moduan egunero jartzen duen konfiantza itzultzeko modu bat da.

Zer diozu? Animatzen zara OctOver ikustera? Bete inprimakia zure datuekin eta zurekin harremanetan jarriko gara kontzertua zuzenean ikusteko sarrera bikoitzak jasoko dituzten bi pertsona horietako bat bazara! Eta ez ahaztu Twitterren edo Facebooken jarraitzea, oraingoan zorterik ez baduzu, ziklo osoan zehar egingo ditugun zozketetan saiatu ahal izango baitzara.


Zein da zure erreakzioa?