Bidaia-aseguruen garrantzia enpresetan

Bidaia-aseguruen garrantzia enpresetan

6 min.

Bidaia-aseguruen garrantzia enpresetan

Atzerrira joaten garenean, modu seguruan egitea erabakitzen dugu gehienok, batez ere pandemiaz geroztik. Enpresen esparruan, eta orain mugikortasuna berriro aktibatu denez, lehen baino are garrantzitsuagoa da bidaia korporatiboak kudeatzeko politika ona izatea.

Kontuan izan behar da pertsonak direla enpresen aktiborik baliotsuena, eta aseguruak, berriz,  pertsonak babesteko modu erraz eta merkea, lan-arrazoiengatik bidaiatu behar dutenean. Horregatik, era horretako aseguruei buruzko alderdi nabarmenenak aipatuko ditugu artikulu honetan.

Duty of Care

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeak aipatzen du erakunde guztiek babestu behar dituztela langileen osasuna, segurtasuna eta ongizatea, langile horiek beren eginkizunak betetzen dituzten bitartean.

Oraindik haratago doa ‘Duty of Care’ edo ‘Zaintzeko betebeharra’ terminoa. Horrek esan nahi du langileen babes hori bermatu egin behar dela, bai enpresaren barruan, bai lan-arrazoiengatik bidaiatu behar dutenean, gure mugen barruan nahiz kanpoan. Horregatik, langile bat beste nonbaitera bidaltzen duen enpresa orok, dagokion araudiaren berri emateaz gain, edozein arrisku prebenitzeko behar diren neurriak hartu behar ditu legez.

Duten jardueraren ondorioz, enpresa batzuek Europar Batasunetik kanpo dauden herrialdeetara bidali behar izaten dituzte teknikari-taldeak edo zuzendariak. Kasu horretan, komeni da estaldura handiko bidaia-aseguru batekin bidaiatzea.

Bidaia-aseguruen estaldurak

Bidaia bakoitza desberdina da, eta, horregatik, badira oso aseguru malguak edo ad hoc ere egin daitezkeenak, enpresak une bakoitzean dituen beharretara egokitzeko, kontuan hartuta helmugako herrialdea, bidaiatzen duten pertsonen kopurua edo bidaiaren iraupena.

Aseguruek hainbat estaldura eta zerbitzu badituzte ere, honako hauek dira baloratuenak:

  • Laguntza medikoa eta aberriratzea istripuagatik edo gaixotasunagatik.
  • Ekipajea galtzea eta/edo lapurtzea.
  • Konexioa galtzeagatik edo atzerapenagatik bidaian izan daitezkeen gorabeherak.
  • Erantzukizun zibileko eta istripuetako asegurua.
  • Lege-aholkularitza eta defentsa juridikoa.

Langileentzako bidaia-asegurua kontratatzearen garrantzia

Lan-arrazoiengatik bidaiatzerakoan langileei babes ona bermatzeaz gain, enpresak baliabideak aurreztuko ditu horrelako aseguruak kontratatzean. Alde batetik, asegurua arduratuko da zerbitzua emateaz edo estalitako gertakarien gastuak ordaintzeaz. Bestetik, enpresak ez ditu egin beharko atzerrian ezbeharren bat gertatzen denean sortzen diren izapide administratiboak eta burokratikoak.

Era berean, kontuan izan behar da gaur egun zenbait herrialdek eskatzen dutela bidaia-aseguru bat kontratatzea kapital handiko estaldura medikoarekin, edo batzuek, are gehiago, COVID-19 estaldurarekin. Halatan, langileak ez badu aseguru egokirik herrialdera iristean, agintariek ez diote sartzen utziko.

Laboral Kutxan lagunduko dizugu zure enpresarako asegururik egokiena aurkitzen. Jar zaitez harremanetan zure bulegoarekin, eta zure kasua aztertu eta irtenbiderik onena eskainiko dizute enpresentzako aseguruetan adituak diren gure kudeatzaileek.


Zein da zure erreakzioa?