Bidali zure Bizkaiko bizikleta-ibilbiderik gogokoena eta irabazi bizikletan ibiltzeko LABORAL Kutxaren ekipamendu bikaina

Bidali zure Bizkaiko bizikleta-ibilbiderik gogokoena eta irabazi bizikletan ibiltzeko LABORAL Kutxaren ekipamendu bikaina

2 min.

Bidali zure Bizkaiko bizikleta-ibilbiderik gogokoena eta irabazi bizikletan ibiltzeko LABORAL Kutxaren ekipamendu bikaina

Konturatu gabe eta pedalari eraginez, otsailera heldu gara! Dakizuenez, hilero-hilero zozketa bat antolatzen dugu, guztion artean gure txirrindulari-komunitatea zabaltzeko asmoz, eta, berorren bidez, bizikletan ibiltzeko LABORAL Kutxaren ekipamendu bikaina irabaz dezakezue. Eta hil honetan ere egingo dugu. Bidali zure Bizkaiko bizikleta-ibilbiderik gogokoena eta parte hartu ekipamenduaren zozketan.

Ia 100 ibilbide dituzu eskura, ziklismorik onenaz gozatzeko

Jakinekoa denez, txirrindulari-komunitate bat sortu dugu Wikilocen, ziklismoaz gozatzeko ibilbiderik onenak guztion artean partekatzeko. Dagoeneko ia 100 ibilbidera heldu gara, eta ziur gaude kopuru hori aise gaindituko dugula laster. Gure Wikiloc profilean sartzen bazarete, ibilbide guztiak aurkituko dituzue, zerrendaka ordenaturik. Hauek dira zerrendak: «Hasteko ibilbideak», «Familian egiteko ibilbideak», «Paseatzeko ibilbideak», «Ibilbide gogorrak» eta «Hiri-ibilbideak». Horiez gain, «Bizkaiko ibilbideak» erantsiko ditugu laster.SARTU GURE PROFILEAN ETA GOZATU NATURAZ, PEDALARI ERAGITEN DIOZUN BITARTEAN. MAILA ETA GUSTU GUZTIETARAKO IBILBIDEAK DAUDE.

Oraingoan, Bizkaiko ibilbideak nahi ditugu. Bidali zurea eta parte hartu gure zozketan

Beste batzuetan, zailtasun-mailaren araberako ibilbideak eskatu dizkizuegu; orain, aldiz, kokapenari erreparatuko diogu. Eta Bizkaiaren txanda da. Bidali Bizkaiko edozein bazterretan egin duzuen ibilbidea, berriro egin eta gozatu nahi zenukeen hori. Errepide-ziklismoko ibilbideak zein mendiko bizikletaz egitekoak izan daitezke, nahi duzuen moduan. Bizkaiko herrialdean izatea da baldintza bakarra.

Nola har dezakezun parte zozketan?

Behin eta berriro esaten dugu; baina, oraindik ez badakizue nola parte hartu, berriro azalduko dizuegu. Oso erraza da: aukeratu zure ibilbidea eta bidali .gpx fitxategi batean. Garrantzi handikoa da formatu horretan bidaltzea, ibilbidea Wikiloceko profilera igo dezagun eta nahi duenak ikus eta egin dezan. Nora bidali behar diguzuen? Bi bide dituzue zuen ibilbideak bidaltzeko: posta elektronikoa, laboralkutxa@gmail.com helbidea, eta WhatsApp, 677 662 867 zenbakia. Animatuko zara?

Kontuan izan oraingoan Bizkaiko ibilbideak nahi ditugula. Ziur gaude baldintza hori betetzen duten ibilbide interesgarri asko dituzuela. Anima zaitezte zuen ibilbiderik gogokoena bidaltzen. Eta, gero, zorte on! Parte hartzeko azken eguna otsailaren 18a da. Zain gaituzue!

Lege oinarriak: http://ow.ly/ML3S50yidns

 


Zein da zure erreakzioa?