EDP Bilbao Night Marathon: Javier Conde eta Jon Salvador atleta profesionalekin entrenamendu esklusibo bat egiteko 100 plaza oparituko ditugu
2018-06-25
EDP Bilbao Night Marathon: Javier Conde eta Jon Salvador atleta profesionalekin entrenamendu esklusibo bat egiteko 100 plaza oparituko ditugu
Urtero, urriko hirugarren asteburuan, aparteko kirol-ekitaldi batek astintzen du Bilbo. EDP Bilbao Night Marathon da, su artifizialek, musikak eta kale-ikuskizunek giroturik kalerik kale egiten den gaueko maratoia.
Eta jarrai gaitzazu sare sozialetan, lasterketari ematen diogun babesa ez baita hor amaitzen eta, uda ostean, dortsal-zozketa bat egongo da. Bizkor ibili!
100 plazak egun bakar batean agortu ziren iaz
Maratoia, maratoi erdia edo 10 kilometroko lasterketa edo lasterketa pirata. EDP Bilbao Night Marathonek 3 distantzia eskaintzen ditu aukeran. Javi Condek eta Jon Salvadorrek 2 entrenamendu prestatu dituzte probarik arinenetzako, infografian ikus dezakezunez.Baina, gainera, beren burua eskaini dute 100 lagun –inprimakiaren bidez izena ematen duten lehenak– lau egun hauetan entrenatzeko: irailaren 10ean eta 17an eta urriaren 1ean eta 15ean.
Parte hartu nahi baduzu, jarri zure datuak inprimakian lehenbailehen; izan ere, 100 lagunek soilik izango dute bi entrenamenduetan parte hartzeko aukera, eta izena ematen duten lehenak izango dira. Anima zaitez. Zure errekorra gainditzeko eta kirolaz inoiz bezala gozatzeko aukera paregabea da.
Jarrai gaitzazu sare sozialetan eta lortu zure dortsala doan
Aukeratu gustukoen duzun sarea edo sareak eta jarrai gaitzazu Twiterren, Instagramen edo gure Facebook orrialdean. Izan ere, uda ostean, lasterketarako dortsalak doan zozkatuko ditugu. Ez utzi pasatzen parte hartzeko aukera hau eta egin korrika Bilboko kaleetan barrena San Mamesetik Guggenheimera, giro paregabe batean, milaka pertsonak animatuta eta lasterketa guztiz berezian.Zain izango gaituzu!
Lortu bi atleta handirekin entrenatzeko plaza
Ziur aski ezagutzen dituzu: Jon Salvador eta Javi Conde aparteko atletak dira. Beren ahaleginaren eta arduraren bidez ohorea eman diote maratoiari.Javi Condek urrezko zazpi domina eta zilarrezko bi irabazi ditu bost Joko Paralinpikotan, eta Joko Olinpikoen egoitza guztietan maratoiak egin dituen pertsona bakarra da. Jon Salvadorrek, berriz, oso maratoi gogorrak irabazi ditu, hala nola Saharakoa, bertako errekora gaindituta, gainera. Elkarrekin sekulako talde atletikoa sortu dute, eta erronka ikusgarriei aurre egin diete, hala nola Athleticen gabarraren gainean eginiko maratoiari eta “Lurraren erdiguneranzko” lurpeko ibilbide bati.
Zein da zure erreakzioa?