Bilbo gizarte-ekonomiako munduko hiriburu bilakatuko da LABORAL KUTXAren laguntzarekin

Bilbo gizarte-ekonomiako munduko hiriburu bilakatuko da LABORAL KUTXAren laguntzarekin

4 min.

Bilbo gizarte-ekonomiako munduko hiriburu bilakatuko da LABORAL KUTXAren laguntzarekin

2018ko urriaren 1a. Azpimarra ezazu data hori zure egutegian, egun horretan hasita gizarte-ekonomiari buruzko munduko topaketarik handiena egingo baita Bilbon. Izan ere, GSEF - Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroaren 4. edizioa egingo da, LABORAL Kutxa babesle dela.

Gizarte-ekonomiaren garapenarekin konprometituta dauden tokiko administrazioak eta gizarte zibileko alderdi interesatuak biltzen dituen nazioarteko sarea da GSEF.

Zer da Gizarte Ekonomia?

Erantzuna erraza da: LABORAL Kutxan sorreratik egiten diharduguna. Ekonomia Soziala esaten diegu kapitalaren gainetik pertsonak eta gizarte-onurak lehenesten dituzten jarduera ekonomiko guztiei. Kreditu-kooperatiba gisa LABORAL Kutxan hasieratik dihardugu horretan, eta hori izango da mahai-gainean Bilboko urriko topaketan. Geurearen ildoko enpresek, balioei eta lehiarako gaitasunari uko egin gabe, tokiko garapena modu inklusiboan eta iraunkorrean bultzatzeko duten gaitasuna nabarmenduko da jardunaldian.

LABORAL Kutxan nazioarteko ekitaldi honen filosofian sinisten dugu, eta horregatik babestu nahi izan dugu, gure esperientzia partekatu nahi dugulako, munduko kooperatibismoan den esperientzia praktiko zahar eta eredugarrienetako bat garelako, gure lan elkartua ezohikoa bezain arrakastatsua delako, eta ekonomia eta banku-jarduna ulertzeko beste modu bat dugulako, lankidetza eta gizartearekiko konpromisoa oinarri dituena. Ia 60 urte igaro dira Jose Maria Arizmendiarrietak «banku bat egin behar dugu» esan zuenetik, eta arrazoi zuela pentsatzen jarraitzen dugu, ekonomiarik onena kapitala pertsonen zerbitzura jartzen duena dela, eta ez pertsonak kapitalaren zerbitzura ipintzen dituena.

Benetako arazoentzako gizarte-konponbideen bila

Urriaren 1ean, 2an eta 3an egingo da Bilbon GSEF 2018. Ekimena 2013an jarri zuen abian Seulgo alkate Won-Soon Parkek. «Europako eta mundu osoko aktibistak, ikertzaileak eta gizarte- eta elkartasun-ekonomiako politika aitzindarien arduradunak» bildu nahi izan zituen, «esperientziak, ahaleginak eta akatsak, lorpenak eta nahiak» parteka zitzaten.

Azken urteotan, Seulen eta Montrealen egindako aurreko bilkuretan, 5 kontinenteetako tokiko 20 gobernu eta Gizarte Ekonomiako 40 erakunde baino gehiago elkartu dira munduko eta tokiko askotariko arazoak konpontzeko, elkartasunezko eta izaera sozialeko eredu ekonomikoa oinarri hartuta.

Oraingoan Bilbon egingo den Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroa sustatu zuen haren hitzek ondo laburbiltzen dute gizarte-ekonomiaren alde egiten dugunon helburua:

Gure ametsak lortzeko bat egin ahal izango dugun itxaropena dut. Hiriek, tokiko gobernuek, gizarte-erakundeek eta herritarrek mugak gainditu eta lankidetzan aritzen jakingo dugun itxaropena dut. Esperientziak eta nahiak partekatu ahal izango dugun itxaropena dut, aldaketak lortze aldera konfiantzazko eta elkartasunezko harremanak eraikiko ditugulakoan. Azken finean, gizarte-ekonomia landuz —kooperatibak, gizarte-enpresak, bidezko merkataritza, gizarte-finantzaketa...— herritarren bizitza hobetu dezakegun itxaropena dut.Won-Soon Park, Seulgo alkatea—

Deskargatu egitaraua eta eman izena

Lankidetza-foroaren egoitza Bilbo izango den honetan, Gizarte Ekonomiako munduko eragile nagusiek eskainiko dituzten hitzaldiz eta lantegiz beteta dago hiru eguneko egitaraua. Deskarga ezazu egitarau osoa PDF formatuan, eta nazioartean garrantzitsua den ekitaldira etorri nahi baduzu, eman izena. Zure zain izango gaituzu Euskalduna Jauregian, urriko lehen hiru egunetan.

LABORAL Kutxaren konpromisoa Gizarte Ekonomiarekin

LABORAL Kutxan uste dugu badela beste modu bat, eta egunero lan egiten dugu hori horrela dela erakusteko:

Kooperatiba bat gara: Kooperatiben funtsezko printzipioen arabera gobernatzen dugu geure burua: elkarrekiko laguntza, erantzukizuna, demokrazia, berdintasuna, ekitatea eta elkartasuna. Entitateko langileak, zenbait kooperatiba eta bezero partikular batzuk dira LABORAL Kutxaren jabeak. Hori mozkinen banaketan ikusten da.

Tokiko enpleguaren alde egiten dugu: Besteak beste, Gaztenpresa Fundazioaren bidez 5.000 enpresa berri inguru eta ia 9.000 lanpostu sortzen lagundu dugu. Ekiteko asmoa duten pertsonei prozesu osoan zehar laguntzen diegu, ideia sortzeko unetik negozioa sendotu arte.

Genero-berdintasunean sinisten dugu: 1997an “Emakunderen Erakunde Laguntzaile” egiaztagiria lortu zuen lehen enpresa izan ginen. Gaur egun Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Plana dugu, helburu argiak dituena: LABORAL Kutxaren jarduera guztietan emakumeen eta gizonen arteko benetako aukera-berdintasuna bermatzea.

Ingurumena zaintzen dugu: Egoitza Nagusiko eraikinetan Ingurumena Kudeatzeko Sistema dugu indarrean, eta ildo horretan aitzindari gara finantza-sektorean. Gure sistema bat dator ISO 14001: 2015 arauarekin eta AENOR erakundeak ziurtatu du. Kulturaren eta kirolaren alde egiten dugu: Kirol-ekitaldiak babesten ditugu, hala nola Lilatoia eta Emakumeen Master Cup pilota-txapelketa. Ezagutzaren garapena sustatzen dugu, besteak beste, Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietako Euskal Curriculum onena goraipatzen duen Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Sariaren bidez.

Garapen iraunkorrarekin konprometituta gaude: Bat egin dugu Nazio Batuen Erakundearen Garapen Iraunkorrerako Helburuekin. Ongizatearekin eta ingurumenarekin lotutako hainbat arlotan 17 helburu finkatu ditu NBEk. Arlo horien artean daude, besteak beste, osasuna, hezkuntza, genero-berdintasuna, desparekotasunak murriztea eta lan-baldintzak hobetzea.


Zein da zure erreakzioa?