Bizi saskibaloia kalean, Caja Laboral Baskoniako jokalariekin

Bizi saskibaloia kalean, Caja Laboral Baskoniako jokalariekin

1 min.

Bizi saskibaloia kalean, Caja Laboral Baskoniako jokalariekin

Irailaren 28an -asteazkena-, 20:00etatik aurrera, Mirza Teletovic, Pau Ribas eta Nemanja Bjelica Gasteizko Dato kaleko Euskadiko Kutxaren sukurtsalean izango dira, Kalean ikusiko dugu elkar kanpainaren baitan.

Sukurtsalera joaten diren baskoniazale guztiek argazkiak atera ahal izango dituzte beren idoloekin, bai eta haien autografoak eskuratu ere. Gainera, saskibaloiaren inguruko jarduera mordoa egingo dira arratsaldean, jokalariek eta zaleek elkarrengandik gertuago egoteko beta izan dezaten.

Jokalariak iritsi baino ordubete lehenago, Aker animazio-taldeak eta txarangak inguruko kaleak alaituko dituzte, gertakariaren berri emanez. Kirolariak heltzen direnean, erronka botako diete zaleei, Dato kalean KOan aritzeko. Saskibaloiko izarron aurrean saskiratzen ikaragarri ondo pasatzeaz gain, sariak ere jasoko dituzte parte-hartzaileek. Era berean, Caja Laboral Baskoniaren partidetarako VIP sarrerak zozkatuko dira, bertaratuen artean.

Kaleko kirol-jardueren ostean, jokalariak sukurtsalera joango dira, autografoak sinatzera.

Fernando San Emeterio eta Milko Bjelica urrian

Jokalarien eta zaleen arteko hurrengo topaketa urriaren 5ean izango da, Plaza Berrian. Orduan, Fernando San Emeterio eta Milko Bjelica aterako dira kalera, jarraitzaileekin egotera.

*Taldearen kirol jarduerak direla eta, azken uneko aldaketak egon daitezke, esaterako, aipatu jokalarien ordez beste batzuk azaltzea


Zein da zure erreakzioa?