
Bizkaiko enpresen %29ak inbertsioak gehitzea aurreikusten du
2016-06-27
Bizkaiko enpresen %29ak inbertsioak gehitzea aurreikusten du
Bizkaiko Merkataritza Ganberak egindako Egoera- La economía de Bizkaia azterketan jasotako datuen arabera, Bizkaiko enpresen %60ak 2016an inbertsioak bere horretan mantentzea aurreikusten du eta %29ak gehituko dituela uste du. Itxaropen on horien arrazoiak hauek dira:
- Banku-erakundeek finantzaketa eskuratzeko erraztasunak ematea .
- Eskarien zorroa gehitzea
Bizkaian, enpresen %47ak salmentak gehitu zituen 2015. urtean, eta 2016. urterako aurreikuspenek hazkundearen aldeko apustua egiten dute (%49). Industrian, %58ak ere eskarien zorroa gehitu zuen 2015. urtean, aurreko urtean baino %3 gehiago.
Bizkaia inbertsioaren puntan aurkitzen da
- urteari begira, inbertsioari dagokionez, Bizkaia Europako batez bestekoaren mailan kokatzea espero
- da, egonkortasuna gehituta. Estatuan eta Euskadin, inbertitzeko aurreikuspen-datuak honako hauek dira:
-Euskadiko enpresen %27ak eta Estatukoen %34ak 2016. urtean inbertsioa gehitzea aurreikusten du.
-Euskadiko enpresen %62ak eta Estatukoen %55ak 2016an inbertsioa bere horretan mantentzea espero du.
-Bizkaia, Euskadi eta Espainiako enpresen %11k eta Europako enpresen %13ak 2016. urtean inbertsio gutxiago egingo duela uste du.
- urtean, Euskadin eta EBen, enpresen %52ak inbertsioa bere horretan mantendu zuten; Espainian, aldiz, %40ak inbertsioak bere horretan mantendu edo gehitu zituen.
Industria-ekoizpena gehituz doa
Industriak emaitza onak ikusten ditu 2016. urterako. Zehazki, Bizkaiko industria-ekoizpena %2,0 igo zen 2015eko azaroan, 2014ko hilabete berarekin alderatuta, lan-egutegiko termino homogeneotan. 2015eko lehen hamaika hilabetetako balantzea %5,0ko hazkundearekin itxi da.
Zein da zure erreakzioa?