Bost urrats data driven eraldaketa bultzatzeko

Bost urrats data driven eraldaketa bultzatzeko

3 min.

Bost urrats data driven eraldaketa bultzatzeko

Enpresen kudeaketa goitik behera aldatzen hasi da, datuen bilketa eta interpretazioa direla eta. Big Data, adimen artifiziala eta antzeko beste tresna digital batzuei esker, data driven eraldaketak garrantzi handia hartu du enpresentzat, eta asko hasiak dira ikusten zeinen eraginkorra den erabakiak datuen kudeaketa masiboan oinarrituta hartzea.

Eraldaketa hori bultzatzeko, ez da nahikoa tresna berri horiek eskuragarri izatea: beharrezkoa da datuak ondo irakurtzea, zuhurtasunez interpretatzea, zorroztasunez erabiltzea eta talde irekia izatea, enpresa-kultura berri hori garatzen joan ahal izateko. Potentzial izugarri hori aprobetxatzeko, zure enpresak buru-belarri murgildu beharko du eraldaketa-prozesu horretan, eta zenbait urrats eman beharko ditu.

  1. Identifikatu eta antolatu datuak
Data driven unibertsoan murgildu nahi duen edozein erakundek oso argi izan behar du zer-nolako datuak behar dituen eta datuok nola antolatu behar dituen ahalik eta kudeaketa eraginkorrena lortzeko. Horixe da, hain zuzen ere, prozesuaren gakoetako bat: enpresak argi eduki behar du zer informazio behar duen, lortu nahi dituen helburu estrategikoei erantzun ahal izateko. Estrategia global bat –Data Driven Strategy bat- finkatu behar du, sail bakoitzera behar bezala egokitua, bere helburu estrategikoak lortzeko laguntzeko. Gainera, horrek prozesua burutzeko teknologiarik egokiena aukeratzen lagunduko du.
  1. Lantalde osoa norabide berean jarri lanean
Data driven enpresek, informazioak eskuragarri egon behar du, erakundeko kide guztiek modu integratuan ezagutu, partekatu, barneratu eta erabili ahal izan dezaten, helburu estrategikoak lortzen laguntzeko. Barne-demokratizazio horren bidez, erabakiak enpresako alor guztietan hartuko dira, zuzenean, helburuak okertu ditzaketen bitartekaririk gabe. Edonola ere, oso kontuan hartu behar dira bai segurtasuna, bai pribatutasunaren errespetua. Bi helburuok bateragarri egiteko, datuak emateko sistema adimentsu eta pertsonalizatu bat sor daiteke, erakundeko kide bakoitzak dagozkion erabakiak hartzeko behar duen informazioa eskura dezan, enpresaren helburuekin bat etorriz.

Gainera, Data Science-ean oinarritutako kultura eratzea funtsezkoa da eraldaketa hori egiteko. Hori dela eta, gure erakundean lan egiten duten pertsonak guztiz gaituta egon behar dira datu asko erabiltzeko gaitutako teknologiak autonomiaz erabiltzeko. Beharrezkoa izanez gero, enpresak profil profesional berriak dituzten pertsonak kontrata ditzake, hala nola Chief Data Officer bat, datuen kudeaketa zuzenduko duena. Hala ere, prozesu osoan lagunduko duen kanpoko partaide bat ere kontrata daiteke.

  1. Datuak azkarrago ulertu
Zertarako balioko luke enpresaren barruan datuetarako sarbidea demokratizatzeak, datuotan bildutako informazioa ez bada argia eta ez bada modu dinamikoan zabaltzen? Prozesatutako datuak azkar batean zabaltzea oinarri-oinarrizko atala da digitalizazioaren eta, ondorioz, Data Driven enpresetan. Datuak arin ulertzen eta barneratzen badira, hartutako erabakiak fidagarriagoak eta eraginkorragoak izango dira. Horregatik, datu-prozesamendu mota hau erabiltzean, enpresa prest egongo da joera berriak edo merkatuko aldaketak agertzen direnean.
  1. Neurtu ezarpenaren eragina
Lord Kelvinek, bere izena daraman eskala asmatu zuen fisikari eta matematikari britainiarrak, hauxe esan zuen behin: «Neurtu ezin dena ezin da hobetu». Digitalizazioak eta, ondorioz, data driven eraldaketak dakarren abantailarik handiena da informazio xehea ematen digula hartutako erabakien betetze-mailari buruz, eta, horri esker, oso erraza dela zuzenketak, hobekuntzak, eta abar azkar eta eraginkortasunez egitea. Datuetan oinarritutako enpresa-estrategia baten helburu nagusia, beraz, lehiakortasuna areagotzeko prozesuak optimizatzea da. Akatsak eta hutsegiteak berehala identifikatu eta zuzentzeko aukera ematen du prozesu horrek.

Datuetan oinarritutako enpresek erabiltzen dituzten adimen artifizialeko tresnak mehatxuei aurrea hartzeko eta aurreikuspen komertzial, produktibo eta operatiboak egiteko diseinatuta daude. Aurretiaz bildutako datu errealez baliatzen dira horretarako. Gainera, neurketa horien bidez, hobeto uler daitezke lehiaren ekintzak, eta enpresak zorroztasun handiagoz finka ditzake bere epe ertain eta luzeko estrategiak.

  1. Datuek seguruak eta pribatizatuak izan behar dute
Datuek informazio asko gordetzen dute, eta informazio hori isilpean edukitzekoa da askotan. Hori dela eta, leku seguru batean gorde behar dira eta ezin dira enpresatik atera. Hori nahitaezko baldintza da edozein erakunderentzat: ahal duten guztia egin beharko dute printzipio etikoak eta pribatutasuna errespetatzen duten datuak erabiltzeko politika finkatzeko. Bide bakarra dago horretarako: datuen ibilbidea argi eta garbi zehaztea eta datuok jatorritik bertatik kudeatzea. Datu zorrotzak eskuratzea eta analitikoki erabiltzeko antolatzea (healthy data delakoa, alegia) da prozesua modu integratu eta garbian egiten dela bermatzeko biderik onena.

Gogoan izan Data Driven eraldaketaren premisarik handienetako bat informazio guztia modu zehatzean komunikatzea dela, eta, hartara, ezarritako helburu estrategikoetan oinarrituta, erabakiak ahalik eta egokien hartu ahal izatea.

Hau irakurri ondoren Data Driven transformazioari buruz gehiago jakin nahi baduzu, esteka honetan gako guztiak aurkituko dituzu.


Zein da zure erreakzioa?