Bozkatu zure eduki motarik gogokoena eta hartu parte 100 euroko zozketan

Bozkatu zure eduki motarik gogokoena eta hartu parte 100 euroko zozketan

1 min.

Bozkatu zure eduki motarik gogokoena eta hartu parte 100 euroko zozketan

Pili Cereceda izan da irabazlea. Zorionak!

Duela aste batzuk, LABORAL Kutxaren 2016ko kartelik gogokoena bozkatzeko eskatu genizun. Gaur, gure sare sozialen edukiekin gauza bera egiteko eskatu nahi dizugu. Infografiak, zozketak, bideoak, azterketa ekonomikoak, gure produktuei buruzko informazioa… zer eduki mota duzu gogokoen? Eskuratu inprimakia, bozkatu, utz iezazkiguzu zure harremanetarako datuak eta 100 euroko opari-txartela irabazi ahalko duzu, Gift4Youn erabiltzeko, moda, gastronomia, aisia eta askoz gehiago eskaintzen dituen online dendan.

LABORAL Kutxan gure edukiak hobetzen saiatzen gara beti

Horregatik zure iritzia ezagutu nahi dugu, gogokoen dituzun formatuak eta edukiak eskaintzeko eta, horrela, gure onlineko eta sare sozialetako proposamenarekin asmatzen jarraitzeko. Azken batean, gure gizarte-lanaren zati bat finantza-kultura hobetu eta ezagutaraztea da. Informaziorik onena eman nahi dizuegu, baliagarriena, zuen diruari buruzko erabakirik onenak hartzeko, komeni zaizuen moduan aurreztu, gastatu edo inbertitzeko. Horregatik ditugu gure profilak sare sozialetan (Twitterren, Facebooken, Instagramen, Linkedinen, Youtuben eta Pinteresten), hamabost egunean behingo aldizkari elektronikoa eta blog hau. Haien edukirik nabarmenenak paperez ere argitaratzen ditugu, LABORAL Kutxaren bulegoetan banatzeko.

Lagundu nahi diguzu? Eskuratu inprimakia eta bozkatu! Zozketa irabazten baduzu, harremanetan jarriko gara zurekin.


Zein da zure erreakzioa?