Brexitaren ondorioak e-commercerentzat Europan
2017-01-30
Brexitaren ondorioak e-commercerentzat Europan
Nahi duzu Erresuma Batuan online saltzen jarraitu? Trusted Shop kalitate-zigiluak Europako merkataritza elektronikoan Brexitak zer-nolako ondorioak izango dituen aztertu du:
- Kostua gehituko da Britainia handiko herritarrentzat
Britainia Handiko herritar batek produktu edo zerbitzu bat Europako online dendan erosten badu, aduana-zergak eta inportazioaren gainean balio erantsiaren gaineko zerga ordaindu beharko ditu Espainian erosketak eginez gero. Ondorioz, mugaz haraindiko erosketak garestiagoak izango dira, eta, beraz, ez hain erakargarriak Erresuma Batuko bezeroentzat, eta alderantziz.
- Zailtasun gehiago online bidezko saltoki txiki eta ertainentzat
Europako saltoki horiek lankidetza estrategikoak eta akordioak berriro egin beharko dituzte Britainia Handiko enpresa banatzaileekin. Saltoki horien kostuak igoko dira, eta baliteke kostu horiek jasan beharra onuragarria ez izatea.
- Aldaketak datuen babesean
Ez dakigu zer-nolako aldaketak egingo diren, baina aldaketak txikiak izatea espero da. Trusted shops-etik esandakoaren arabera, “Erresuma Batua ez da herrialde «seguruen» zerrendan egongo ziur aski”. Seguruenik, datuen transferentzia trukea bezala erabiliko da EB barruan.
- Europako Justizia Auzitegiak ez du jurisprudentzia bideratuko
Etorkizuneko legedia Britainiako gobernuaren eta auzitegien esku egongo da, eta ezingo dituzte gida moduan erabili Europako Justizia Auzitegiaren epaiak. Merkataritza elektronikorako arauak Europar Batasunean adostu ziren, eta baliteke Britainia Handiak aldaketak egitea. Orain arte, Erresuma Batuak, kasu gehienetan, ia ez du erabili malgutasun-marjina merkataritza elektronikorako araudi garrantzitsuak aplikatzerakoan, eta, beharbada, bere horretan mantenduko da.
Brexitaren ondoren eCommerce egokitzeko zenbait gomendio
Erresuma Batuak 2018ra bitarteko tartea du EBetik behin betiko ateratzeko. Beraz, denbora egon badago, baina ez hainbeste; hori dela-eta, gomendio hauek egiten dizkizugu:
- Kontuan izan Erresuma Batuak e-Commerceren inguruan zer-nolako legedia ezarriko duen.
- Gain-kostuak kalkulatu eta konpentsatzen duen aztertu.
Horrez gain, gogoratu, Britainia Handiak EBerekin akordiorik egiten ez badu Europako Esparru Ekonomikoaren barruan mantentzeko, online produktuak erosten dituzten Europako herritarrek, 22 eurotik gorakoak badira, inportazioaren gainean balio erantsiaren gaineko %21eko zerga ordaindu beharko dutela. Eta eskaera 150 eurotik gorakoa bada, balio erantsiaren gaineko zergak ez ezik, muga-zergak ere ordaindu beharko dituztela.
Zein da zure erreakzioa?