
Caja Laboral Baskonia gure egoitza nagusian
2010-06-17
Caja Laboral Baskonia gure egoitza nagusian
Caja Laboral Baskoniak, Bartzelonari irabazi ondoren ACB ligako txapeldun berria denak, gure Egoitza Nagusia bisitatu du, ACB ligako txapeldunak garela erakusten duen kopa eskaintzeko.
Taldeak eta zuzendariek kasu egin diete ofizialki komunikabideei, aurreneko aldiz titulua lortu zutenetik, elkarrekin eskainitako prentsaurreko batean. Horrela, agur esan diote denboraldiari era ofizialean.
Horrez gain, Euskadiko Kutxako langileekin argazkiak ateratzeko prest agertu dira jokalariak, eta gure egoitzan bazkaldu dute.
Bisitaldi honekin, amaiera eman diogu Saski-Baskoniaren babesle izan garen lehen denboraldiari. Amaiera ezin hobea, inondik ere, ligako titulua lortu baitugu.
Bisitaren argazki gehiago gure Flickr kontuan ikus ditzakezue.
Eta laburpena ondoko bideoan:
Zein da zure erreakzioa?