CLNet Mugikorra, orain, euskaraz

CLNet Mugikorra, orain, euskaraz

1 min.

CLNet Mugikorra, orain, euskaraz

CLNetek bi berrikuntza aurkezten dizkizue. Hasteko, hemendik aurrera, CLNeten mugikorrean euskaraz nabigatzeko aukera duzue. Sartzean, hizkuntza aukeratu ahal izango duzue, gaztelaniaz ala euskaraz. Erabiltzen duzuen telefono mugikorraren arabera, aukeratutako hizkuntza gordeko dizue hurrengo konexioetarako.

Horrez gainera, CLNeten "Errepikatu" aukera sortu dugu. Hau da, iraganean egindako eragiketak errepikatzeko aukera duzue modu errazean. Horrela, aurretik egindako transferentzia baten oinarria erabil dezakezue (datuak alda ditzakezue) hartzaile berdinari beste transferentzia bat egiteko.

CLNet Mugikorra

CLNet Mugikorraren bidez zuen telefono mugikorretik kontuak kontsultatu eta eragiketak egin ditzakezue edonoiz eta edonon. Gainera, burtsa-informazioa eskuratu, gure Euskadiko Kutxako sukurtsalak aurkitu eta gurekin harremanetan jartzea ere ahalbidetzen du.

Banku-zerbitzu hori erabiltzeko, Internetera konektatzeko aukera emango dizuen telefonoa izatea besterik ez duzue behar. Ondoren, telefonoko nabigatzailean www.cajalaboral.com/mobi sartu beharko duzue, ordenagailuan bezalaxe. Eragiketak edo kontsultak egiteko, zuen CLNeteko sarrera-gakoak erabili beharko dituzue.

CLNet zure telefono mugikorrean


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia Segurtasun informatikoa