Nola berreskuratu zure gakoa eta Online Bankarako sarbidea

Nola berreskuratu zure gakoa eta Online Bankarako sarbidea

4 min.

Nola berreskuratu zure gakoa eta Online Bankarako sarbidea

Garai digital hauetan, pasahitz ugari erabiltzen ditugu mota guztietako aplikazio, webgune eta zerbitzuetarako. Beraz, ulertzen dugu ahaztu egin dakizula edo pasahitz okerra sar dezakezula. Horregatik, LABORAL Kutxan errazago jarri nahi dugu, arazo horiek azkar konpon daitezen eta zure finantza-eragiketekin jarraitu ahal izan dezazun. Online Bankako zure gakoa nola berreskuratu azalduko dizugu, bertara sartzeko.

Online Bankako gakoa berreskuratu

Beste berrikuntza bat gehitu dugu gure kutxazainetan. Menuan Online Bankaren gakoa berreskuratzeko aukera gehitu dugu. Aukera hau aukeratzen baduzu, SMS bidez sartzeko gako berri bat bidaliko dizugu. Segurtasun-arrazoiak direla eta, zure Online Bankatik sarbide-gakoa aldatu behar duzu, errazago egiten zaizun gako batera: Profila > Segurtasun Aukerak. 

desbloqueo bol

Nola desblokeatu Online Bankarako sarbidea?

LABORAL Kutxaren Online Bankan kudeaketa bat egitean, web bidez edo mugikorraren App-ean, despistatu eta zure gakoa hiru aldiz gaizki sartu duzu. Ene! Sarbidea blokeatuta. Eta orain nola konponduko duzu?

Zuk uste baino askoz errazagoa da. Orain, edozein kutxazainetik desblokea dezakezu Online Banka. Txartela PIN zuzenarekin sartzean, Online Banka blokeatuta baduzu, honelako mezu automatiko bat agertuko zaizu. 

Desblokeatu botoia ukitzean, SMS bat jasoko duzu zure mugikorrean, gako berri batekin, eta Online Banka erabilgarri izango duzu berriro. Gako hori ere aldatzea eta gogora dezakezun bat jartzea gomendatzen dizugu.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua