Consulting Pro: autonomoentzako doako aholkularitza-zerbitzua berritu dugu

Consulting Pro: autonomoentzako doako aholkularitza-zerbitzua berritu dugu

2 min.

Consulting Pro: autonomoentzako doako aholkularitza-zerbitzua berritu dugu

Autonomoa bazara edo zeure negozioa baduzu, eta gainera LABORAL Kutxaren bezero bazara, dagoeneko jakingo duzu doako aholkularitza-zerbitzua duzula eskura, zalantzak argitzeko eta zure enpresa txikia edo ertaina kudeatzeko informazio erabilgarria jasotzeko. Lehenago ere hitz egin dizugu horretaz. Consulting Pro du izena eta negozioei eta profesionalei bideratutako gure produktu sorta zabalaren osagaietako bat da. Orain, web-orria estreinatu du, eta berritu egin da zuri hobeto laguntzeko eta zugandik hurbilago egoteko.

Zer aurki dezakezu web berrian?

Zure enpresarentzat interesgarria den era guztietako informazioa.

  • Legeei, kontabilitateari eta zergei buruzko berriak. Zure negozioari eragiten dion guztiaren berri izan dezazun.
  • Zure negoziorako laguntzen eta diru-laguntzen inguruko informazio eguneratua.
  • Zure enpresaren lehiakortasuna hobetzeko aholkuak biltzen dituzten artikuluak.
  • Kudeaketa laguntzeko tresnak, Gestiolan, esaterako, LABORAL Kutxaren doako online fakturazio-zerbitzua.
  • Hainbat ekitaldiri buruzko informazioa, bertara gonbidatu gisa joan zaitezen: prestakuntza-mintegiak eta askotariko gaiei buruzko informazio-jardunaldiak (zergak, legedia, enpresa-ekimena eta interesgarri izan dakizkizun beste batzuk).
Web intuitiboagoa eta erabilgarriagoa

Edukiak eguneratu eta hobetzeaz gain, informazioaren arkitektura ere hobetu dugu, bilatzen ari zarena azkarrago eta errazago aurki dezazun, zure izaeraren arabera -autonomoa, ETEa edo enpresa- eta bilatzen ari zarena kontuan hartuta –salmenta gehiago lortu, negozioa sortu edo finantzaketari buruzko informazioa, adibidez-.

Orain arte bezala, Consulting Pro zerbitzuak aukera ematen du gure adituei galderak egiteko 900 100 240 telefonoan, baina hemendik aurrera, gainera, online inprimakia izango duzu eskura, zure zalantzak eta galderak bertan uzteko eguneko edo gaueko edozein unetan. Administrazioak gutun bidez ordainketa bat egiteko eskatu dizula eta ez dakizula zergatik? Lan-izapide jakin baten edo zerga baten kudeaketaren inguruan zalantzak dituzula? Laguntza berri bati buruz gehiago jakin nahi duzula? Arazoren bat al duzu bezero bati kobratzeko edo alokairu-kontratuarekin? Zalantza edozein dela ere, Consulting Pro zerbitzuan badute erantzuna.

Aldizkari digitalak: apustuari eutsi zaio

Ondo dabilena ez dago aldatu beharrik. Horregatik, Pro bezeroei aldizkari elektronikoak bidaltzen jarraituko du Consulting Prok. Diseinua eguneratu da eta bidalketa-maiztasuna hobetu, baina edukiak ildo berari eusten dio: Consulting Proren edukien onena eskainiko dute.

Zalantzarik? Galderatik? Gogoratu hemen gaudela horiek argitzeko. Zurekin batera hobetzeko eta zure esanetara.


Zein da zure erreakzioa?