Sartu Zuretzat gunean eta ezagutu Consulting Pro, enpresentzako aholkularitza.

Sartu Zuretzat gunean eta ezagutu Consulting Pro, enpresentzako aholkularitza.

4 min.

Sartu Zuretzat gunean eta ezagutu Consulting Pro, enpresentzako aholkularitza.

Zuretzat edukien plataforma global baten modura sortu da, eta mota guztietako informazioa aurkituko duzu bertan: artikuluak, elkarrizketak, podcastak, bideoak eta askoz ere gehiago. Plataforma interaktibo eta pertsonalizatua da, erregistratzeko eta zure lehentasunak sartzeko aukera emango dizuna, zure interesekin zerikusia duten edukiak soilik ikusteko.

 

Zuretzat eta Consulting Pro

Autonomoa zara, saltoki edo enpresa txiki bat duzu? Plataforma honetan irekitako eduki guztiak kontsultatzeaz gainera, Zuretzat-en profesional gisa erregistratzen bazara Consulting Pro-n sartzeko aukera ere izango duzu.

 

Zer da Consulting Pro?

Consulting Pro doako aholkularitza-zerbitzu bat da, Laboral Kutxako bezero diren autonomo eta ETEentzat sortua. Haren aholkulari taldeak gertu-gertutik lagunduko dizu zure zalantzak argitzeko bidean, eta zure negozioaren egunerokoan ere lagunduko dizu, honako gestio hauetan:

  • Kudeaketa-eremu guztietan sor daitezkeen zalantzak modu pertsonalizatuan argitzea: zergak, lan-alorreko gaiak, legeria, etab.
  • Zure enpresa-jardueraren egunerokoarekin lotutako Premium edukian sartzea.
  • Zure negoziorako eskuragarri dauden laguntza eta dirulaguntza garrantzitsuenen berri izatea, modu eguneratuan.

Ohiko galderak Consulting Pro zerbitzuaren barruan:

Consulting Pro barruko aditu taldeak hainbat eta hainbat galderari erantzuten die, eta ohikoenetako batzuk hautatu ditugu guztien artean:

  1. Erosteko, inbertitzeko edo kontratatzeko eragiketa bat egitera noa. Laguntzaren bat eska dezaket horren inguruan?
  2. Nire bezeroetako batek ez dit faktura bat ordaintzen, zer egin dezaket erreklamatzeko?, zer gertatzen da ordaindu dudan BEZarekin?
  3. Zenbat kostatuko litzaidake pertsona bat kontratatu edo kaleratzea?
  4. Zer egin behar dut TicketBai-rekin? Noiz hasten da indarrean?
  5. Honako gai hauen gaineko aholkularitza bila nabil:
    • Next Generation funtsak edo indarrean dauden beste dirulaguntza batzuk.
    • Nola eskatu nire negoziorako laguntza.
    • Administrazio baten aurrean izapide bat egitea.

 

Nola sar naiteke zerbitzu honetan?

Zerbitzu honetan sartzeko, jarraitu urrats hauei:

  1. Erregistra zaitez Zuretzat-en.
  2. Adierazi zure profilaren interesak: ekintzailetza, teknologia, negozioak edo finantzaketa-iturriak.
  3. Behin erregistroa amaiturik, “Consulting Pro” izeneko atal bat aurkituko duzu zure eremu pribatuan. Hartan, aditu taldearekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera izango duzu, zure kontsulta online edo telefonoz eginez. 

Egunean egon nahi baduzu autonomo eta enpresa txikiei eragiten dien enpresa-aktualitateaz, eskuragarri dauzkazun laguntzaz-programez, zure negoziorako aholku eta tresna egokiez eta beste hainbat gauzaz, Consulting Pro aholkularitza-zerbitzua zure zain dago Zuretzat-en.


Zein da zure erreakzioa?