Consulting PRO. Zure neurriko aholkularitza doan

Consulting PRO. Zure neurriko aholkularitza doan

1 min.

Consulting PRO. Zure neurriko aholkularitza doan

Zer irudituko litzaizuke zure negozioaren neurriko aholkularitza-zerbitzu bat edukitzea? Eta zerbitzu hori doan izango balitz? Bada, egon badago zerbitzu hori eta  Consulting PRO du izena.

Consulting PRO enpresa-kudeaketarako doako aholkularitza-zerbitzua da, Euskadiko Kutxako bezero diren profesional, autonomo eta negozio txikientzat. Consulting PROren bidez azkar-azkar kontsulta dezakezu zeure negozioari buruzko edozein zalantza: dirulaguntzak, finantzaketa, lan-harremanak, zergak, kontabilitatea, legezko kontuak eta kontratuak, inguruko baliabideei buruzko orientazioa…

Horretarako, doako telefono hau duzu eskura: 900 100 240, astelehenetik ostegunera, 08:30etik 14:00etara, eta ostegunean, 08:00etatik 15:00etara. Halaber, zure kontsultak posta elektronikoaren bidez ere egin ditzakezu, helbide honetan: consultas@consulting-pro.org,  baita zuzenean ere, web helbide honetan: www.consulting-pro.org.

Aholkularitza independentea

Aholkularitza-zerbitzua enpresa independente batek eskaintzen du:  Bultz-Lan Consulting-ek (Nafarroan ARPA du tokiko bazkide eta laguntzaile).

Zenbait kasutan, gerta liteke zure enpresari lotutako arazoei buruzko kontsultak izatea eta Euskadiko Kutxako kudeatzaileak jakin dezan nahi ez izatea. Horregatik, kontsulta bat egin nahi duzunean, ez duzu zertan etorri Euskadiko Kutxara. Zuzenean eta zure kabuz egin dezakezu, goian adierazitako telefonoaren edo posta elektronikoaren bidez. Aholkulari aditu batek 48 ordu igaro aurretik erantzungo dizu.

Horrez gain, urtean zehar hainbat prestakuntza-ekintza praktiko antolatu ohi dituzte, zure enpresa-jarduera hobetzeko helburuz. Ikastaro laburrak dira eta zure lanera egokitutako ordutegian. Gainera, Euskadiko Kutxak finantzatuta daude, hein batean.


Zein da zure erreakzioa?