Deskargatu LKuaderno, lehiakorrak izan nahi duten enpresentzako aldizkaria

Deskargatu LKuaderno, lehiakorrak izan nahi duten enpresentzako aldizkaria

1 min.

Deskargatu LKuaderno, lehiakorrak izan nahi duten enpresentzako aldizkaria

LKuaderno atera dugu, enpresen lehiakortasun eta biziraupenerako koadernoen lehen alea. Aldizkariaren helburu nagusia da lehiakortasunaren inguruko erreminten eta pisten bidez enpresei laguntza eskaintzea. Lehen ale honetan eta COMPYTE Planari esker, orain arte  COMPYTE erremintan parte hartu duten enpresen emaitzak eta lehen ondorioak erakusten dizkizuegu. Datu horien bitartez, hainbat ikaskuntza lortu ditugu, hemen azalduko dizkizugunak, eta zenbait apunte nazioartekotzearen eta kultura-aniztasunaren garrantziaren inguruan, Iñaki Garmendiari, EGA Masterreko Chief Industrial Officer-ari, egindako elkarrizketa batean. Beraz, xehetasun guztiak ezagutu nahi badituzue, aldizkaria deskarga dezakezue esteka honetan, edo nahiago baduzue, bidali zuen e-maila hello@bancaparaempresas.com helbidera, eta nahiago duzuen hizkuntzan (euskaraz edo gazteleraz) bidaliko dizuegu.

Eta zu, lehiakorra ez izateak kezkatzen zaitu? Sar zaitez COMPYTE erremintan, eta jakizu zenbaterainoko lehiakorra den zure enpresa zure sektoreko gainerako enpresen aurrean; minutu batzuk besterik ez dituzu behar. Soilik erregistratu egin behar duzu izen eta IFKrekin eta testa erantzun. Galdetegia amaitutakoan, erremintak berak txosten pertsonalizatua bidaliko dizu gero eta zailagoa den merkatuan bizirik irauteko landu behar dituzun alderdiekin. Gainera, LABORAL Kutxako aditu bat zurekin harremanetan jarriko da testeko emaitzak egiaztatzeko eta lehiakortasunean irabazteko biderik onenak ez ezik, finantzaketarako aukera ezberdinak ere aztertzeko. Ordu-laurden bat baduzu? Horixe da eskatzen dizugun denbora zure enpresaren etorkizuna aldatzeko.


Zein da zure erreakzioa?