
Doako jardunaldia autonomo eta ETE-entzat: 2013ko itxiera fiskala eta 2014ko zerga-berritasunak
2013-12-05
Doako jardunaldia autonomo eta ETE-entzat: 2013ko itxiera fiskala eta 2014ko zerga-berritasunak
Consulting PROk, LABORAL Kutxak autonomo eta negozio txikientzat eskaintzen duen aholkularitza-zerbitzuak, itxiera fiskalari buruzko jardunaldi bat antolatu du hilaren 11n, 12an, 16an eta 17an, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen, hurrenez hurren.
Jardunaldiak informazio praktikoa emango du batik bat: 2013ko ekitaldi fiskalaren itxierari begira kontuan hartu beharreko gakoak eta 2014rako berritasunak ezagutaraziko ditu.
Helburuak eta edukiak (PDF, 260 Kb)
Egutegia
Donostia
- Eguna: asteazkena, abenduak 11.
- Ordutegia: 17:30-19:00
- Lekua: LABORAL Kutxaren lurralde-zuzendaritza. Askatasunaren hiribidea, 10-1. solairua.
Bilbo
- Eguna: osteguna, abenduak 12.
- Ordutegia: 17:30-19:00
- Lekua: LABORAL Kutxaren lurralde-zuzendaritza. Areatzako pasealekua (sarrera Posta kaleko 2. zenbakitik).
Iruñea
- Eguna: astelehena, abenduak 16.
- Ordutegia: 17:30-19:00
- Lekua: LABORAL Kutxaren lurralde-zuzendaritza. Arcadio M. Larraona kalea, 1-1. solairua.
Gasteiz
- Eguna: asteartea, abenduak 17.
- Ordutegia: 17:30-19:00
- Lekua: LABORAL Kutxaren lurralde-zuzendaritza. Dato kalea, 14.
Izena emateko
Mintegiak doakoak izango dira LABORAL Kutxako bezeroentzat, baina plazak mugatuak dira. Interesatuta bazaude, informazio gehiago eskatu edo ikastaroetan izena eman dezakezu, telefono honetara deituz: 900 100 240 edo e-posta bat helbide honetara bidaliz: consultas@consulting-pro.org.Zein da zure erreakzioa?