EAEko industrien konfiantzak hobera egiten jarraitzen du urteko hirugarren hiruhilekoan ere

EAEko industrien konfiantzak hobera egiten jarraitzen du urteko hirugarren hiruhilekoan ere

2 min.

EAEko industrien konfiantzak hobera egiten jarraitzen du urteko hirugarren hiruhilekoan ere

Maiatzean enpresen konfiantza-mailari buruzko inkesta egin du LABORAL Kutxak eta, hari esker, enpresek hirugarren hiruhilekoari begira zer aurreikuspen duten neurtzeko aukera dugu. Lehenengo eta behin, inkestan parte hartu dutenei esker ona adierazi nahi diegu, txostena eta post labur hau prestatu ahal izateko lagin zabala osatzen lagundu baitigute. Aurreikuspenei buruzko inkestak hegakorrak izan ohi diren arren, aldagai makroekonomiko nagusien bilakaera aurreikusteko oso baliagarriak ere badira; izan ere, eragile ekonomikoak (enpresak, familiak nahiz administrazio publikoak) etorkizunarekiko pertzepzioan oinarritzen dira erabakiak hartzeko, eta, jakina, erabaki horiek orainean ez ezik etorkizunean ere eragiten dute.

Emaitzei erreparatuta, azpimarratzekoa da hiruhileko honetarako zegoen adierazlea hobetu egin dela. Zehazki, 58,4ko balioa izatetik 60koa izatera igaro gara. Adierazle hori erraz interpretatzen da: balioa 50etik gorakoa bada, susperraldia adierazten du, eta hortik beherakoa bada, atzeraldia. Balio horrek inkestatik inkestara duen bilakaerak (kasu honetan, gorako bilakaerak), berriz, aurreko datuarekiko hobekuntza adierazten du.

Zenbateko zehatza (60,0) lortzeko, enpresetatik jasotako erantzunak hartzen dira kontuan. Zehazki, datorren hiruhilekoan honako alor hauetan espero duten portaeraz galdetu diegu: fakturazioan, jardueran, eskaeretan, prezioetan, errentagarritasunean, langileen kontratazioan eta inbertsioan.

Hurrengo irudian, zifra globalak osatzeko aintzat hartu diren zazpi adierazleen datuak agertzen dira; bai hiruhileko honetako datuak (otsailean egindako inkesta), bai datorren hiruhilekoko datuak (maiatzean egindako inkesta).

expectativas-empresariales-EU

Ikus daitekeen bezala, osagai guztiek aurreko datuekiko hobera egin dute, hiru alorretan izan ezik: jardueran, langileen kontratazioan eta inbertsioan. Esan behar, ordea, hiruretan ere beherakada hori hutsala izan dela. Balio guztiak 50etik gora egoteak esan nahi du enpresen gehiengoaren ustez datorren hiruhilekoan aldagaiek jokaera antzekoa edo hobea izango dutela, oraingo hiruhilekoaren aldean. Nabarmentzeko modukoa da lehen aldiz prezioen inguruko aurreikuspenak 50eko balioan daudela. Horrek esan nahi du pare-parean daudela prezioak gora egingo dutela eta behera egingo dutela uste duten enpresak. Emaitza hori oso garrantzitsua da, gure ekonomia mehatxatzen zuen deflazioaren mehatxua pixkanaka-pixkanaka desagertuz doala adierazten duelako. Zalantzarik gabe, Europako Banku Zentralak malgutze kuantitatiboko programaren bidez egindako esku-hartzeak zerikusi handia du egoera horretan.

Azterketa hau LABORAL Kutxaren Ikerketa Departamentuak egin du. Hilean behin, gaurkotasuneko hainbat gai ekonomikori buruz zer ikuspuntu duen ikusiko dugu.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Ekonomia