EBek dio Ekonomia Soziala garapen ekonomikoaren eta sozialaren motore giltzarria dela

EBek dio Ekonomia Soziala garapen ekonomikoaren eta sozialaren motore giltzarria dela

1 min.

EBek dio Ekonomia Soziala garapen ekonomikoaren eta sozialaren motore giltzarria dela

Ekonomia Soziala Europar Batasuneko 28 herrialde kideen agendaren oinarria da, guztientzat erabakigarria baita garapen ekonomiko eta sozial hobea izateko nahiz gazteen langabeziaren aurka borrokatzeko.

EBeko Kontseiluak ondorengo akordioa sinatu zuen 2015. urtearen amaiera aldera:  “Ekonomia Soziala sustatzea Europako garapen ekonomikoaren eta sozialaren motore giltzarri gisa”. Akordioan berretsi da Ekonomia Sozialak pertsonen ongizatea bermatzen eta ondorengoak lortzen laguntzen duela.

  • Kalitate handiko enplegua
  • Gizarte-kohesioa
  • Berrikuntza soziala
  • Toki eta eskualde mailako garapena
  • Hazkunde adimentsua, iraunkorra eta integratzailea
  • Ingurumenaren babesa

Horrez gain, Europatik diote Ekonomia Sozialak krisi ekonomikoa saihestu duela  beste sektore batzuek baino askoz ere hobeto. Hori dela-eta, Luxenburgo, Espainia, Frantzia eta Italiako Gobernuek, Esloveniakoarekin eta Eslovakiakoarekin batera, lan-talde bat sortu dute ekonomia soziala are gehiago garatzeko eta sendotzeko, eta Kontseiluaren akordioan sartutako 40 neurriak abian jarriko dituzte, Ekonomia Soziala modu aktiboan sustatze aldera. Akordioa 28 herrialde kideek sinatu dute.

Era horretan, hona hemen era horretako ekonomia indartzea lortzeko kontuan hartu beharreko helburu garrantzitsuenetariko batzuk:

-Gizartean gehiago ikustaraztea eta inpaktu handiagoa izatea eta maila makroekonomikoan egin dezakeen ekarpena zehaztea.

- Ekonomia Soziala estrategikotzat jotzea gazteen langabeziaren aurka borrokatzeko.

Europako eta Estatuetako programetan berrikuntza sozialak kontuan izatea.

- Sektore horretako enpresentzako ekosistema egokia garatzea.

- Ekonomia Sozialaren aldeko araudi-ingurune egokia ezartzea.

- Ekonomia Sozialeko enpresek finantzaketa lortzeko bideak erraztea.


Zein da zure erreakzioa?