eCommerce gehiago eta kristalezko sabai gutxiago

eCommerce gehiago eta kristalezko sabai gutxiago

2 min.

eCommerce gehiago eta kristalezko sabai gutxiago

Merkataritza elektronikoan aritzen diren konpainietan lan egiten duten emakume profesionalek erantzukizun altuko postu gehiago dituzte -7 eta 11 puntu gehiago-, eta lan-merkatuko batez bestekoaren bikoitza irabazten dute. Horiek dira Womenalia, TIPSA eta Women at eCommerce-k aurkeztutako I Informe Mujeres profesionales en eCommerce txostenean ateratako ondorio nagusiak:

-Online salmentetan lan egiten duten emakumeen %12 CEO dira

-Gainerako sektoreetan lan egiten duten emakumeen %5 CEO dira

PWC-k Espainiako Emakume Zuzendariaren inguruan 2014. urtean garatutako inkestaren datuen arabera, kopurua bikoitza baino handiagoa da.

Malgutasun handiagoa eta soldata hobea

-Enpresen %14ak emakumeen talentua bultzatzeko programak ditu.

Baina, emakumeek gainerako sektoreetan baino erantzukizun handiagoa izateko arrazoien artean ez dira programa horiek aurkitzen, baizik eta ordutegien malgutasuna eta telelana. Erabat digitalizatutako segmentu ekonomikoa denez, lana edozein lekutan egin daiteke eta ordutegi ez hain zorrotzean; beraz, norberaren bizitza eta lana bateragarriago egin daitezke.

-Emakumeen %52aren urteko soldata gordina 25.000 € eta 60.000 € artekoa da. %11,3ak 60.000 euro gainditzen ditu.

Ordainsari horiek emakumeek lan-merkatuko gainerako sektoreetan jasotzen dituzten soldaten batez bestekoa bikoizten dute. Profil profesionalari dagokionean, berriz, merkataritza elektronikoan lan egiten duten emakumeen ezaugarriak hauek dira: moldatzeko duten gaitasuna, trebetasun teknologikoak eta prestakuntza altua.

Merkataritza elektronikoak enpresen irabaziak hobetzen ditu

eCommerce-ko Emakume Profesionalei buruzko azterketan, halaber, merkataritza elektronikoko enpresen eta offline nahiz online kanaleetan saltzen duten konpainien fakturazioa aztertu da. Enpresa horien artean deigarria da erabat merkataritza elektronikoan aritzen ez direnek (%30 inguru) %50 baino gehiago Internet bidez fakturatzen dutela. Datu hori eCommerce merkatuko  hobi batzuen batez bestekoa baino askoz altuagoa da, horietan online fakturazioa enpresak bildutako diru-kopuru osoaren %3 eta 10 artekoa izaten baita.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Emakume ekintzaileak