Egin bat LABORAL Kutxarekin Instagramen eta irabazi 100 euro, ikasturte honetan #hasi nahi duzunaren argazki batekin

Egin bat LABORAL Kutxarekin Instagramen eta irabazi 100 euro, ikasturte honetan #hasi nahi duzunaren argazki batekin

1 min.

Egin bat LABORAL Kutxarekin Instagramen eta irabazi 100 euro, ikasturte honetan #hasi nahi duzunaren argazki batekin

Hona hemen zozketaren irabazlea! Zorionak, Silvy González Godoy!
2016. urtea #hasteko urtea da LABORAL Kutxan. Spotifyn musika partekatzen #hasi gara, gure Banka Mugikor berriarekin #hasi gara, eta Instagram erabiltzen ere #hasi gara. Izan ere, munduan gehien hazi den gizarte-sarea da, eta Estatu Batuetako zenbait lekutan Twitterren gainetik ere jarri da.

Milaka lagunek egunero argazkiak partekatzen dituzten webgune horren aldeko apustua egin duen lehen finantza-erakundeetako bat izan gara. Ezagutzen duzu gure orria? Bertan jasota daude gure kanpainetako onenak, babesten ditugun kirol ekitaldien argazkiak, gure gizarte-lanaren zati bat jasotzen dituzten uneak, geure historiaren eta gure bulegoen historiaren zatitxo bat... Alabaina, zuen partaidetzarako lekutxo bat ere egin dugu, Igerrakekin jorratzen dugun elkarlanari esker. Izan ere Igerrak da gizarte-sare honetako ‘instagramer’ euskaldunen komunitaterik aktiboena eta jarraitzaile gehien dituena. Hilean behin, 100 euro irabazteko aukera ematen dizun lehiaketa antolatzen dugu beraiekin batera.

Eta #hasi da hil honetako gaia. Izan ere, eta lehen esan dizugun bezala, hitz hori funtsezkoa izan da urte honetan, eta funtsezkoa izaten jarraituko du 2016. urtea bukatu arte. Esaguzu ikasturte honetan zer hasiko duzun eta, agian, 100 euroko bale bat jasoko duzu Gift4You webgunean era guztietako opariekin trukatzeko. Animatu eta hartu parte!


Zein da zure erreakzioa?