Egoera ekonomikoa Txinako ekonomiak izan dituen arazoen ostean

Egoera ekonomikoa Txinako ekonomiak izan dituen arazoen ostean

2 min.

Egoera ekonomikoa Txinako ekonomiak izan dituen arazoen ostean

Abuztuan, Txinak, Asiako erraldoiak, zenbait arazo izan zituen bere ekonomian, eta horrek mundu ekonomiko osoa kezkatu du. Egia esan, zaila da gardentasunaren arloan hobetzeko asko duen herrialde horren datuak ezagutzea, baina munduko bigarren ekonomiak arazoak dituela jakite hutsak nahiko kezkagarria izan behar du. Batez ere, atzerriko sektorearen bitartez gainerako herrialdeetan ondorioak izan ditzakeelako. Gure esportazio eta inportazioetan ondorio zuzenak eragiteaz gain, arazo berak eragindako beste merkataritza-bazkide batzuen bitartez ere zeharkako arazoak sor ditzake egoerak. Erreserba Federalak berak ere tasa-igoera atzeratzea erabaki du iraileko bileran, uda aurretik dagoeneko deskontatuta egon arren. Egia da Estatu Batuetan inflazioa kontrolatuta dagoela, baina haren ekonomiak goranzko tasa-mugimenduren bat behar du.Nola eragiten digu horrek guri?Euskadiri dagokionez, oraindik oso goiz da ekonomia txinatarraren dezelerazioak eragin ditzakeen ondorioak jakiteko. Edonola ere, kontsumitzaileen eta enpresen itxaropenek nolabaiteko narriadura izan dutela esan genezake. Blog honetako irakurleek ondo dakiten moduan, LABORAL Kutxak hainbat inkesta sustatu ditu eta horien landa-azterketa abuztuan egin da.Enpresei egindako inkestaren emaitzen arabera, lehenik eta behin, azpimarratuko dugu hiruhileko honetarako zituzten itxaropenekin lotutako adierazleak beherakada txiki bat izan duela. Izan ere, 60tik 56,4ra jaitsi da (indizea 0 eta 100 artekoa da). Adierazlearen interpretazioa oso erraza da: 50etik gorako balioek hedapena adierazten dute (horren azpitik atzeraldia izango genuke). Bilakaerak (kasu honetan, beheranzkoa), berriz, okerrera egin du aurreko datuarekin alderatuta. Grafikoak indizearen osagarriak adierazten ditu eta nolabaiteko beherakada hauteman daiteke horietan guztietan.expectativas china EUAntzeko zerbait gertatzen da kontsumitzaileen itxaropenekin ere, horien indizea -4tik -6ra jaitsi baita (indizeak -100 eta +100 arteko balioak hartzen ditu); balio negatiboek pesimismoa adierazten dute eta aurreko hiruhilekotik hiruhileko honetara joerak okerrera egin du. Indizeak barne hartzen dituen osagaien azterketa xehatua eginez gero, beherakada horren arrazoi nagusiak ikus daitezke, enpleguaren, ekonomiaren, oro har, eta etxeko ekonomiaren bilakaeraren inguruko aurreikuspenek txarrera egin dutela.Ez dira beherakada esanguratsuak izan, baina abuztuan izan diren gertaerek isla izan dute eragile ekonomiko nagusietan.

Honako hau LABORAL Kutxako Ikerketa Departamentuaren azterketa bat da. Hilean behin gaurkotasunezko hainbat gai ekonomikoren inguruko zure ikuspuntua jasoko dugu.


Zein da zure erreakzioa?