Ekainaren 6an hitzordua duzu XVII. Foro Ekonomistak-ekin Gipuzkoan

Ekainaren 6an hitzordua duzu XVII. Foro Ekonomistak-ekin Gipuzkoan

1 min.

Ekainaren 6an hitzordua duzu XVII. Foro Ekonomistak-ekin Gipuzkoan

ALCE Fundazioarekin batera, XVII. FORO EKONOMISTAK GIPUZKOAren partaide gara, eta, oraingoan, gunea “aldaketa klimatikoa eta enplegua: aukerak eta erronkak” izango da, datorren ekainaren 6an, Donostiako Kursaalean.

Hainbat hitzaldi eta enpresa-munduko profesionalen saio bat izango ditugu, tartean Ekonomia-arloan pertsona ezaguna, interes orokorreko hitzaldia emango duena; alegia, edizio honetako protagonista Sara de La Rica Goiricelaya izango da, Ekonomian Katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean eta Ekonomistak 2018 Saria eskuratutakoa. Aldaketa klimatikoaren eta enpleguaren inguruan duen ikuspegia azalduko digu.

Programa

18:30-19:00 Harrera eta identifikazioa

19:00-20:00 Hitzaldia

20:00-20:30 Galderak

20:30-21:00 Koktela

Izen-emateak

Bertara joatea doakoa da. Informazio  gehiago web ofizialean.

Sara de La Rica “2018ko ekonomista”

Iaz, ekonomialariek Sara de la Rica saritu zuten, nazioartean saritua, inmigrazioa, lan-merkatua, emakumea edo pobrezia bezalako gaien inguruan irtenbideak bilatzen aritzeagatik. Balio horiek lantzen ditu, baita ere, Ekonomisten Euskal Elkargoak.

Aurreko lau ediziotan, Saria honako hauek jaso zuten: Pedro Luis Uriarte, José Ignacio Martínez Churiaque, Mª Carmen Gallastegui eta Jesús Mª Villambrosa.

Sari horren bitartez, Ekonomisten Elkargoaren asmoa da publikoki saritzea ekonomia eta enpresa-ereduak edo gizartearenak garatzen laguntzen duten pertsonak edo erakundeak, banaka edo taldean aritzen direnak, izan publikoak edo pribatuak, era horretan, enpresa-arloko balioak, balio sozialak edo gizon-emakumeen balioak sustatuaz.


Zein da zure erreakzioa?