
Eloko Xtreme Higa maratoi erdirako 5 dortsal zozkatuko ditugu
2015-04-01
Eloko Xtreme Higa maratoi erdirako 5 dortsal zozkatuko ditugu
Ez galdu Eloko Xtreme Higa maratoi erdia egite zozkatuko ditugun 5 dortsalak.
Eloko Xtreme Higa maratoi erdirako 5 dortsal zozkatuko ditugu
Nafarroako mendi-lasterketa garrantzitsuenetakoa den horretako 350 partaideetako bat izan nahi baduzu, LABORAL Kutxa Eloko VII. Xtreme Higa maratoi erdiaren babesle da aurten ere eta 5 dortsal zozkatuko ditu post honen bukaerako inprimakian datuak beteko dituzuen guztien artean.Lasterketaren fitxa
Lasterketa 2015eko maiatzaren 3an egingo da Elon (Nafarroa), 9:30etik aurrera. Ibilbidea 21,091 kilometro luze da eta metatutako desnibela, berriz, 2.000 metrokoa. Partaideek mendi-bideak eta baso eta mendiko lurzorua izango dituzte oinpean. Anima zaitez! Aukera paregabea da zure indarra neurtzeko eta aldi berean haur onkologikoen aldeko Nafarroako elkarteari laguntzeko.Zozketa apirilaren 15ean egingo dugu eta webgunean emango dugu irabazleen izenen berri. Gainera, haiekin zuzenean jarriko gara harremanetan, dortsala jasotzeko modua azaltzeko.
Anima zaitez!
Zein da zure erreakzioa?