Eman izena CEBEK-k LABORAL Kutxarekin batera antolatutako enpresa-topaketan eta ezagutu MONDRAGON KORPORAZIOAREN berrikuntza irekiaren eredua

Eman izena CEBEK-k LABORAL Kutxarekin batera antolatutako enpresa-topaketan eta ezagutu MONDRAGON KORPORAZIOAREN berrikuntza irekiaren eredua

2 min.

Eman izena CEBEK-k LABORAL Kutxarekin batera antolatutako enpresa-topaketan eta ezagutu MONDRAGON KORPORAZIOAREN berrikuntza irekiaren eredua

Datorren martxoaren 1ean, CEBEK-k, Bizkaiko Enpresarin Konfederazioak, antolatuta, beste jardunaldi bat egingo da, eta, bertan, IKERLAN Zentro Teknologikora, digitalizazioan eta enpresen transferentzia teknologikoan espezializatutakora, bisita egingo da.  Ondoren, LABORAL Kutxaren egoitzan, MONDRAGON KORPORAZIOAREN berrikuntza irekiaren eredua ezagutzera emango dute, DANOBATek SAVVYrekin lortutako arrakasta azaltzearekin batera.

Topaketa bereziki zuzendaritzako pertsonentzat da, enpresetan erabaki estrategikoak hartzen dituztenentzat eta beste elkarteetako arrakasta-esperientziak ezagutzeak balio erantsi altua eman diezaieketenentzat. Modu horretan, edozein sektore eta dimentsioko enpresak praktika ezberdinak eta esperientzia arrakastatsuak, berritzaileak eta transferigarriak ezagutu ditzakete, horietatik ikasteko eta adibide gisa erabiltzeko, haien lehiakortasuna hobetzen laguntze aldera. 2014. urteaz geroztik, ADEGI, CEBEK eta SEA erakundeek elkarrekin antolatutako programa bakarrean kokatzen dira Topaketak.

LABORAL Kutxarekin Enpresa-mailako Top-Topaketen PROGRAMA

10:30- Topaketaren hasiera. IKERLAN Zentro Teknologikoaren bisita eta ikuspegi orokorra.• Berrikuntza eta enpresetarako transferentzia teknologikoa IKERLANen bitartez.• Arrakasta-kasuak. Teknologia erreala erronka errealentzat.

12:00- LABORAL KUTXAREN Egoitzara bisita• Berrikuntza finantzatzeko aukerak.• MONDRAGON KORPORAZIOAREN berrikuntza-eredu irekiaren aurkezpen estrategikoa.• Arrakasta-adibideak: DANOBAT eta SAVVY.

14:00- Bazkaria Olandixo baserrian.

Topaketaren amaiera.

Lekua: Arrasate-Mondragon (Gipuzkoa)

Eguna: 2019/03/01

Jardunaldira joan eta MONDRAGON KORPORAZIOAN berrikuntza irekiaren eredua ezagutu nahi baduzu, ez itxaron gehiago eta egin zure inskripzioa.LABORAL Kutxa

LABORAL Kutxak bankua egiteko estilo berriaren aldeko apustua egiten du, askoz ere hurbilagoa eta eskuragarriagoa, gizartearekiko lankidetzan eta konpromisoan oinarritua. Helburu nagusia da bezero bakoitza asebetetzea eta ingurunean aberastasuna eta enplegua sortzea.

Kooperatiba Bankuaren erreferente gisa, balio eta filosofia batzuek gidatzen dute, eta, horrela, lehentasuna ematen dio denon interesari norbanakoaren interesaren aurrean, erabakiak modu parte-hartzailean eta arduratsuan hartzeari eta irabaziak gizartean berrinbertitzeari.

2.000 bazkide langiletik gorako plantilla du, 1,2 milioi bezero, 300 bulego baino gehiago eta estatuko erakunde kaudimendunen artean kokatzen duten likidezia eta berankortasun ratioak.


Zein da zure erreakzioa?