Employee Brandinga edo langileak izatea apostolurik onenak
2018-01-09
Employee Brandinga edo langileak izatea apostolurik onenak
Employee Brandinga enpresa bateko langileak enpresaren preskriptorerik onenak eta marka sortzen dutenak, batez ere sare sozialetan. Ikus ditzagun onuretako batzuk:
1- Enpresa bateko langileen iritziek goi mailako karguen iritziek baino konfiantza handiagoa sortzen dute
Zuzendaritza-taldeko kideren batek sare sozialetan enpresari buruzko bere iritziak adierazten baditu, iritzi hori etekin handiagoak sortzeko duen nahiak bultzatuta adierazi duela ulertzen da. Langile batek egiten badu, ordea, enpresan gustura sentitzen dela eta egiten duen horretan sinesten duela ulertzen da.
2- Kontaktuak eta salmenta-aukerak handitzen dira
Employee Brandingaren estrategiarako, gomendagarria da lantalde komertzialak sare sozialetan –LinkedIn sarean, esaterako– profilak izatea. Sare sozialen bitartez, sektoreari buruzko informazio garrantzitsua parteka dezakete, eztabaidak sor ditzakete edo aditu gisa eman dezakete beren iritzia, eta horrek oso lehiakor bihurtzen ditu. Gainera, nolabaiteko konfiantzazko harremanak eraiki ditzakete sarean onartu dituztenekin.
Ikus ditzagun Employee Brandinga ezartzerakoan egon daitezkeen arazoak ere- Eten digitala eta estrategia falta:
Jende guztiak ez ditu modu berean erabiltzen sare sozialak. Eta hori trebakuntzarekin gainditu beharreko oztopoa da. Halaber, beharrezkoa da Employee Brandinga ezartzea langileek enpresak lortu nahi dituen helburuak eta estrategia ezagututa.- Arlo profesionala eta pertsonala ez nahastu nahi izatea
Pertsona batzuei ez zaie gustatzen beren sareetan lana eta aisia nahastea. Erronka da enpresak egiten dituen jarduerak –topaketak, biltzarrak edo azokak– beren sare sozialetan jartzea, izena ere jarrita. Helburua da langileek partekatzeko moduko zerbait, interesgarria eta erabilgarria dela ikusiko duten edukia sortzea enpresak.
Zein da zure erreakzioa?