Enpresa-gosaria Myriam Fernándezekin; etorri nahi duzu?

Enpresa-gosaria Myriam Fernándezekin; etorri nahi duzu?

1 min.

Enpresa-gosaria Myriam Fernándezekin; etorri nahi duzu?

Martxoaren 21ean (asteartea), goizeko 9:00etan, Navarra Capitalek antolatutako 'Enpresa-gosarien' edizio berri bat egingo da Myriam Fernández de Herediarekin; hots, Europarako, Ekialde Ertainerako eta Afrikarako S&P Globaleko Rating Subiranoen zuzendari nagusiarekin. Gonbidatuak finantza publikoen egoerari buruzko ezagutza guztiak eskainiko ditu honako hitzaldi honetan: “S&P: Egitekoa Finantza Merkatu Subiranoetan eta Sektore publikoan”.

Hitzordua Tres Reyes hotelean izango da, eta LABORAL Kutxak eta ESIC Marketing & Business School-ek babestuko dute; halaber, aipatu Tres Reyes hotelaren, Asociación para el Progreso de la Dirección Elkartearen eta Nafarroako APDren lankidetza izango du.

S&P Global-eko Myriam Fernández de Heredia gonbidatuak Oxford-eko Unibertsitate ospetsuan ikasi zuen, eta, egun, subiranoen 370 rating estaltzen dituen 60 analistako taldea zuzentzen du, tokiko eta eskualdeko gobernuak, erakunde publikoak eta Europako, Ekialde Ertaineko eta Afrikako nazioz gaindiko instituzioak.

Finantza publikoen egoera duela hamarkada bat hasi zen eztabaidatzen ekonomian eta politikan. Zer esango digu egun kalifikazio-agentziek duten paperaren inguruan? Jakizu zuk zerorrek.

Bete inprimaki txiki hau orrialde honetan eta ziurtatu zure lekua.

Hitzaldiari buruz Hemen dituzu "Enpresa-gosari" interesgarri honen inguruko xehetasun guztiak.

Eta gogoratu…

Lekua: Tres Reyes hotela

Ordua: 9:00 (saia zaitez 10 minutu lehenago etortzen).


Zein da zure erreakzioa?