Enpresarentzat osasun-aseguru kolektibo bat kontratatzeak dituen abantailak

Enpresarentzat osasun-aseguru kolektibo bat kontratatzeak dituen abantailak

4 min.

Enpresarentzat osasun-aseguru kolektibo bat kontratatzeak dituen abantailak

Osasun-aseguru kolektiboek onura sorta handia eskaintzen diete, ez bakarrik langileei, osasun-laguntzari esker balizko gorabeheren aurrean babestuta daudela ikusten baitute, baita enpresei ere, horien abantailak hainbat mailatatik egiazta baitaitezke, hala nola arlo sozialetik, osasunarenetik eta fiskalarenetik.

Ondoren, zure enpresarentzat osasun-aseguru kolektiborik egokiena aukeratzeko  gakoak aurkeztuko dizkizugu, zure langileen bizitza hobetzeko.

Profesionalen osasuna bermatzea

Osasun-aseguru kolektiboa izateko arrazoia da talde profesional bati osasun-estaldura egokia ematen zaiola bermatzea, adibidez, enpresa baten giza kapitalari. Produktu mota hau ez du pertsona batek bere izenean sinatzen, baizik eta hartzaileak pertsona juridikoa izan behar du (kasu honetan, enpresa), eta aseguratuak langileak dira. Arrazoi nagusia da poliza hau estaldura jakin batzuekin diseinatuta dagoela, eta estaldura horiek lotura komun bat partekatzen duen kolektibo baten premia orokorrak estaltzen dituzte, hala nola erakunde bateko kide izatea.

Hainbat formula daude osasun-aseguru kolektibo bat kontratatzeko. Ohikoenak esan nahi du enpresak hartzen duela bere gain polizaren kostu osoa, eta, haren barruan, langileak daude atxikita, oro har, bertan lan egiten duten bitartean. Horrela, beren osasuna behar bezala babestea bermatzen zaie, eta hori izan ohi da pertsonen kezka nagusietako bat.

Aseguru horiek langile batentzat dakartzaten abantailen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: koadro mediko zabala izatea, arreta mediko azkarra eta malgua jasotzea, eta, kasu bakoitzaren arabera, senideak aseguruan sartu ahal izatea. Nolanahi ere, aseguru horrek areagotu egiten du langileek enpresarekiko duten leialtasuna, hobeto baloratzen direla sentitzen baitute.

Enpresa batentzako onura nagusiak

Osasun-aseguru kolektibo bat sinatzea erabakitzen duen enpresak abantaila garrantzitsuak izan ditzake, besteak beste:

  • Abantaila fiskalak, enpresak ordaintzen duen prima gastu kengarria baita Sozietateen gaineko Zergan, urteko 500 euroko mugaraino pertsona bakoitzeko.
  • Talentuari eustea, langileak erakundeak gehiago baloratzen eta babesten dituela sentitzen dutelako. Horren ondorioz, beste lan-alternatiba bat onartzea erabaki aurretik, osasun-asegurua kontuan hartuko dute.
  • Produktibitate handiagoa, aseguru pribatu batek edozein kontingentzia medikorako eskaintzen dituen ordutegien malgutasunak ez baitio pertsona baten lanaldiari kalte egiten. Horrela, epe luzera giza kapitalaren jarduna mantentzea ez ezik, haztea ere lortuko da, edozein gorabehera medikoren aurrean mundu guztiak babes handiagoa izango baitu.
  • Laneko absentismoa murriztea, patologiak prebenitzen laguntzen duten prebentzio-programak dituzten aseguruak direlako, eta gero eta gehiago erabiltzen diren zerbitzuak dituztelako, hala nola telelaguntza, medikuarengana aurrez aurre joan behar den kasuak murrizten dituztenak.
  • Oro har, enpresaren irudia hobetu egiten da, enpresa hori osatzen duten pertsonengatik kezkatuta dagoela ikusten baita, eta horrek, aldi berean, pertsona gehiagok bertan lan egin nahi izatea ekarriko du. Kontuan izan behar da enpresek eskaintzen dituzten onura sozialak, hala nola osasun-asegurua, erabakigarriak direla lan egiteko enpresa bat aukeratzerakoan.

Nolanahi ere, zure langileentzako osasun-aseguru bat kontratatu aurretik, merkataritza-aseguruetan adituak diren gure taldearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu. Talde horrek zure zalantzei erantzungo die, eta zure enpresak behar duenari hobekien egokitzen zaion irtenbidea eskainiko dizu.  Informazio gehiago eskatzeko eta aditu batekin harremanetan jartzeko, sakatu hemen.


Zein da zure erreakzioa?