
Enpresek konfiantza berreskuratzea urrundu egin da
2016-06-06
Enpresek konfiantza berreskuratzea urrundu egin da
Enpresek aurtengo hirugarren hiruhilekorako dituzten itxaropenak ez dira aurreko hiruhilabeteko ekonomiaren bilakaerarekiko zituztenak bezain baikorrak. Zehazki, Konfiantza-Indizea 55,3 puntukoa izatetik 55 puntura jaitsi da, LABORAL Kutxa-k EAEko industria-enpresei egindako azken inkestaren emaitzen arabera. “Geraldian” egonagatik, gainerako itxaropenak aztertuta, horietako batzuetan baikorragoak direla ikus dezakegu, esate baterako, fakturazioarekin eta enpleguarekin lotutakoetan.
Ikus dezagun enpresek horietako bakoitzari buruz zer pentsatzen duten:
- Ingurune ekonomikoa
“Hobekuntza” hori enpresek ingurune ekonomikoari dagokionez dituzten itxaropenetan ere islatzen da; izan ere, %63,9ak uste du bere horretan eutsiko zaiola eta %16,8aren ustez hobetu egingo da.
- Fakturazioa
Antzeko zerbait gertatzen da fakturazio-irizpidearekin ere. Aurreikuspenak aldekoak direla esan dezakegu. Erantzunak zatituta daude bere horretan eutsiko zaiola uste dutenen (%52,3) eta hobetu egingo dela uste duten (%34,9) artean; %12,8 izanik fakturazio txarragoa aurreikusten duten enpresen proportzioa.
- Jarduera
Halaber, enpresen %59,9ak 2016ko hirugarren hiruhilekoan bere horretan eutsiko zaiola uste du eta %21,9ak hobetzea espero du. Inkesta egin zaienen %18,3ak soilik jarduerak okerrera egingo duela uste du.
- Eskabideen bolumena
Enpresek fakturazioari eta jarduerari dagokionez hobekuntza espero badute, koherentea izango da eskabideen bolumena ere handitu egingo dela pentsatzea. Emaitzek adierazten dutenez, %35,1ak hobekuntza espero du; %13,3ak okerragoa izango dela uste du eta, gainerakoak, hau da, %51,6ak bolumenari bere horretan eustea espero du.
- Prezioak
Horra hor ohar nagusia: %77,9ak prezioak berdin geratuko direla uste du eta, gainerako enpresetatik %5,4ak prezioak igo egingo direla eta %16,8ak jaitsi egingo direla uste dute.
- Errentagarritasuna
Iritziak zatituta dauden: enpresen %63,8ak bere horretan eutsiko zaiola erantzun dute, % 16,5ak handiagoa izango dela dio eta %19,7ak errendimendu txikiagoak lortzea espero du.
- Inbertsioa
Enpresen %65,6ak hirugarren hiruhilekoan bere horretan eutsiko zaiola uste du eta % 20,8ak, berriz, gehiago inbertituko dela dio. Beraz, inkesta egin zaien %13,6ak jaitsi egingo dela deritzo.
- Enplegua
Hau da positiboa den beste datuetako bat. Enpresen %72,1ak enpleguari bere horretan eutsiko zaiola uste du eta % 20,4ak euren plantilla handitzeko asmoa dute. %7,5a soilik da kontrako iritzia duena.
Eta, amaitzeko, indizearen atal ez izan arren interesgarriak iruditu zaizkigun beste galdera batzuk ere egin zaizkie, honako hauek, hain zuzen ere:
- Esportazioak
Esportazioen bilakaerari dagokionez, inkesta egin zaien enpresen %63,3ak berdin eutsi zaiola uste du; %25,3ak hobekuntza islatzen du eta geratzen den %11,4ak kanpoko salmentak okertu egingo direla adierazten du.
- I+G salmenten %an
Inkesta egin zaien enpresen %61,7a balore minimoetan aurkitzen da, hots, %0 eta %0,5en artean; %5a baino gehiago bideratzen duen %5,6 interesgarri bat ere badago.
- Bezeroei kobratzeko epea
Inkesta egin zaien enpresen %77ak bilakaera horri azken urtean bere horretan eutsi zaiola uste du; aldiz, enpresen %16,4rentzako handitu egin da eta %6,7aren kasuan epea murriztu egin da.
- Banku-finantzazioa lortzeko erraztasuna
Inkestan parte hartu duten enpresen %63,4aren ustez, berdin jarraitzen du. Aldiz, % 27,2ak hobetu egin dela uste du eta %9,3ak okertu egin dela.
Zein da zure erreakzioa?