Enpresen arteko inkesta

Enpresen arteko inkesta

2 min.

Enpresen arteko inkesta

Ikerketa Departamentua

 EIN Estatistika Institutu Nazionalak enpresaren inguruneari buruzko iritziaz galdegin dio Estatuko sektore eta tamaina askotako establezimenduen lagin bati, Enpresa Konfiantzaren Adierazleen inkestaren barruan. Hainbat ikuspuntutatik begiratuta emaitzak nahiko interesgarriak direnez, post honetan laburpen txiki bat egingo dugu.

Enpresen hazteko gaitasunean eragina duten inguruneko faktoreak izan dira aipatutako gaietako bat. Hurrengo irudian ikusten denez, 12 faktorek osatzen dute zerrenda, eta inkesta egin dutenek horietako bakoitzari balio bat eman diote (txikia, ertaina, handia), euren ustez enpresen hazteko gaitasunean duten eragina adierazteko.

Faktoreari garrantzi “handia” ematen dioten enpresen ehunekoak ikusten dira irudian. Enpresen hazteko gaitasunean eraginik handiena duen faktorea “produktuen gaineko eskaria" da, eta horren atzetik datoz ingurune makroekonomikoa eta berankortasuna.

INEEU1

Jarduera-sektoreen araberako azterketa eginda ez dira emaitzak aldatzen, hurrengo taulan ikusten denez. Ingurune makroekonomikoa da industrian hazkundea mugatzen duen bigarren faktorea (baita merkataritzan eta garraio eta ostalaritzan ere), eta eraikuntzan, berriz, finantzaketa eskuratzea azaltzen da bigarren tokian.

INEEU2

Era berean, Autonomia Erkidegoen arabera egindako azterketak ere ez du aldaketa handirik erakusten. Euskadiren kasuan emaitza orokorrak berdinak dira lehen bi faktoreei (eskariari eta ingurune makroekonomikoari) dagokienez, eta hirugarren tokian erregulazio ekonomikoa ageri da.

 Hizpide izan den beste gai bat negozioetan eraginik txarrena izan duten faktoreei buruzkoa da. Ildo horretan azpimarragarria da, hurrengo irudian ikusten denez, inkesta egin dutenen % 45ek bakarrik ematen diotela garrantzi handia finantzaketa eskuragarri izateari; eragin txarrena ingurune makroeknomikoari egozten diote oraingoan ere. Euskadiren kasuan lehen tokian ingurune makroekonomikoa dago, eta jarraian eskaria eta berankortasuna aipatu dituzte.

INEEU3

Eragin positiboa duten faktoreei buruzko alderdia ere interesgarria da; horien artean giza kapitalaren egokitzea nabarmendu da.

INEEU4

Azken finean, 2013aren amaieran enpresa-ehunak duen iritziari buruzko emaitzak interesgarriak eta argigarriak dira.

Azterketa hau LABORAL Kutxa Ikerketa Departamentuak egin du. Hilean behin, gaurkotasuneko hainbat gai ekonomikori buruz zer ikuspuntu duen ikusiko dugu.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Ekonomia