Enpresen sortze-erritmoa hirukoiztu egin zen 2015ean

Enpresen sortze-erritmoa hirukoiztu egin zen 2015ean

2 min.

Enpresen sortze-erritmoa hirukoiztu egin zen 2015ean

Ekonomiaren hobekuntza nabarmentzen hasia da enpresen sortze erritmoan. Izan ere, 2015ean, ehunekoa %2,5 igo zen, 2014koarekin alderatuta hirukoitza, Gizarte Segurantzan 1.286.565 erregistraturekin, Enplegu Ministerioaren datuen arabera. Enpresa-motari begiratzen badiogu, ETEek protagonistak izaten jarraitzen dutela ikusiko dugu:

- 1 edo 2 langileko 713.587 enpresa- 3-5 langileko 286.164 enpresa- 500 langiletik gorako 1.857 enpresa

Tamainaren araberako hazkundeari dagokionez, 2014an bezala, gehien hazi ziren enpresak honako hauek izan ziren:

1.a 6-49 langileko enpresak2.a. 250-499 langileko enpresak3.a. 5 langilera bitarteko enpresak

Euskadin, 2015. urtea Gizarte Segurantzan 58.700 enpresa inskribaturekin itxi zen eta bertako enpresa-ehuna bi urtez jarraian hazi egin zen. 2013ko irailean, ordea, joera aldatu egin zen, hilabete bakar batean 620 merkataritza-sozietate irabazi zirenean.

Enpleguaren sorrera bizkortuz doa

Arreta Euskadin enpleguak izandako sorreran jartzen badugu, 2015ean, sektore guztiek gorakada izan zuten, baita eraikuntzak ere. Estatu-mailan, suntsitze-joera 2014an gelditu egin zen, 2013an, oraindik, sozietateen bolumena %0,2 jaitsi egin baitzen.

Enplegu Ministerioaren datuen arabera, 2015ean, enpresek 12.305.873 pertsonei eman zieten lana, aurreko urtean baino %4,6 gehiagori. Tasa horrek enpleguaren sortze-erritmoaren bizkortzea adierazten du, urtebete lehenago emandako %2,2ko hazkundea bikoiztu egiten baitu.

Perspektiba ekonomiko hobeak

Datu horiek ekonomiak hobekuntza bat jasaten ari dela egiaztatzen dute eta hobekuntza horri eutsi egingo zaio aurtengo urtean zehar Laboral Kutxa-k egindako Perspektiba Ekonomikoen 2016ko Txostenetik ondoriozta daitekeenez. Txostenean, euskal ekonomia 2016an zehar %2,8 haziko dela jasotzen da; horrek, praktikan, datorren urterako Espainiako BPGean aurreikusitako %2,7ko igoera berdindu edota zertxobait gainditu egingo duela esan nahi du. Gainera, EAEko langabezia-tasa, aurten %15,1 izatetik %13,8ra jaitsiko da datorren ekitaldian.

Likidezia merkatuan

Perspektiba ekonomiko on horiei banku-sisteman likidezia-soberakina eta interes-tasen hobekuntza gehitzen zaizkie. Finantzaketa eskatzeko une egokia da. Egoera horretan bazaude, hemen duzu Oinarri-Laboral Kutxa Express. Bidali zure proiektua eta bi egunetan emango dizugu erantzuna.


Zein da zure erreakzioa?