Enpresentzako eta profesionalentzako 2017ko zerga-egutegiak dakartzan berritasunak
2017-02-02
Enpresentzako eta profesionalentzako 2017ko zerga-egutegiak dakartzan berritasunak
Aurtengo zerga-egutegiaren berritasun nagusiak eta indarrean zein datatan sartuko diren aurkezten dizkizugu.
2017ko apirilak 5
PADRE programak funtzionatzeari utziko dio eta WEB Errenta Sistemak ordezkatuko du, zergadun guztiek erabiliko dutena, haien errenta edozein dela ere.
2017ko uztailak 1
Zerga-Agentziaren egoitza elektronikoaren (SII) bitartez, erregistro-liburuak eramateko sistema elektroniko berria ezarriko da (nahitaezkoa enpresarientzat, profesionalentzat eta likidazio-aldia hilabete naturalarekin bat datorkien subjektu pasiboentzat).
Erregistro-liburuak eramateko sistema berriaren abantailak
SII aplikatzen baduzu, ez dituzu jarraian zerrendatzen diren ereduak aurkeztu beharko:
- 347: Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen aitorpena
- 340: BEZaren eta IGIC-en erregistro-liburuetan sartuko liratekeen eragiketen eta beste eragiketa batzuen aitorpena.
- 390: BEZaren urteko aitorpen-laburpena
Infografia batekin kontatzen dizugu.
Zein da zure erreakzioa?