Enpresentzako hodeiko zerbitzuak edukitzearen abantailak

Enpresentzako hodeiko zerbitzuak edukitzearen abantailak

3 min.

Enpresentzako hodeiko zerbitzuak edukitzearen abantailak

XXI. mendearen hasieran, informatikako enpresa erraldoiek, hala nola Googlek, Amazonek, Applek eta Microsoftek, datuak modu birtualean gordetzeko sistemak garatu zituzten. Teknologia horri esker, enpresa edo operadoreen datuak modu seguruan gorde daitezke eta edozein gailutatik eskuratu, Interneterako sarbidea edukita.

Egungo egoeran eta telelanak izan duen zabalpena ikusita, gero eta enpresa gehiagoren asmoa da cloud sistemak ezartzea, hodeian lan egiteak dituen abantailak kontuan hartuta.

Zer eskaintzen dio hodeiak enpresa bati

Elkar konektatuta dauden urrutiko zerbitzarien sarea da hodeia, eta ekosistema bakar eta konplexu gisa funtzionatzen du. Datu ugari gordetzeko aukera ematen du, eta zerbitzuak eta aplikazioak eskaintzen dizkie enpresei: ofimatika-programak, datu-baseak, web-posta, streaming-zerbitzua eta abar. Hala, enpresa batek hodeian lan egiten duenean ez ditu dokumentuak edo fitxategiak ordenagailuetako disko gogorrean gordetzen, zerbitzari-sare horretan baizik.

Hodeiko zerbitzuen abantailak

  •   Errentagarritasun ekonomikoa. Zure enpresak hardwareari eta ekipamenduei (zerbitzari fisikoei) lotutako gastuak murriztu ahal izango ditu, eta, gainera, ez du softwarea erosi eta mantendu beharrik izango. Zerbitzua kontratatzean, enpresa hornitzailearen software-baliabideak eskuratuko dituzu: ez duzu haren zerbitzu teknikoaren lizentziarik ordaindu behar, ez duzu eguneratzerik egin behar, ez posta elektronikoko zerbitzaririk kudeatu, ez segurtasun-kopiarik egin. Zerbitzuaren hornitzailea arduratuko da zeregin horiez guztiez.
  •   Segurtasuna. Hodeiko zerbitzurik onenek konfidentzialtasun- eta segurtasun-baldintza bikainak eskaintzen dituzte. Segurtasun-neurrien artean daude, besteak beste, babeserako tresna informatikoak ezartzea eta DDoS erasoei —funtzionamendua eteteko helburuarekin zenbait ekipamendutatik aldi berean egiten diren erasoei— aurre egiteko sistemak. Gainera, hodeiko backup-zerbitzuari esker, enpresak segurtasun-kopiak monitorizatzeko aukera du eta informazio guztia eskuragarri du. Datuak langile baten edo gehiagoren eskura izanda, mezu elektroniko gutxiago bidali behar dira eta horien erabilerak duen arriskua murrizten da. Era berean, datuen eskuragarritasunak segurtasun informatikoa hobetzen laguntzen du.
  •   Eskalagarritasuna. Cloud irtenbideak oso moldagarriak eta eskalagarriak direnez, zure enpresak azkar handitu edo txikitu dezake biltegiratze-ahalmena. Haatik, zure enpresak zerbitzari fisikoak bakarrik baldin baditu, ahalmena handitzeko ekipamendu berriak instalatu beharko dituzu nahitaez; horrek gastuak eragingo ditu (hardwarea, martxan jartzea, operazioa egitea) eta espazio fisiko handiagoa beharko duzu.
  •  Eskuragarritasuna eta nonahikotasuna. Hodeiko konputazioak 7/24 eskuragarritasuna eskaintzen du eta babestuta dago baita datacenterretako matxuren aurrean ere. Baina disko gogorrak fisikoki enpresan baldin badituzu, sute batek, itzalaldi batek edo bestelako gorabeheraren batek baliabideak eskuratzea eragotzi dezake eta kalte larria eragin.
  •   Produktibitatea eta malgutasuna gora. Hodeian, datuak eta informazioa erraz eta azkar aurkitu eta partekatu ditzakezu. Horrek eragin oso positiboa du langileen produktibitatean, eguneroko lana errazten baitie.
Egungo egoeran funtsezkoa da teknologia-joera berrietara egokitzea eta lanerako gune digital eraginkorren aldeko apustua egitea. Gainera, ikusi duzunez, zure enpresak kostuak aurreztuko ditu.

 


Zein da zure erreakzioa?