Epea ireki da GAUZATU laguntza industrialen programan izena emateko
2018-07-03
Epea ireki da GAUZATU laguntza industrialen programan izena emateko
Gaurtik hasi eta datorren irailaren 12ra bitarte, euskal Enpresa Txiki eta Ertain guztiek (ETEak), erauzketa industrialeko ETEak, eraldatzaileak, produktiboak, aurrekoei loturiko zerbitzu teknikoetakoak (produktua-prozesuarekin lotuak) badira, eskaera aurkez dezakete Oinarri Teknologikoko Eteak eta/edo Ete berritzaileak sortzeko eta garatzeko laguntzak lortzeko.
Programan, diruz lagundu daitezkeen gastuen artean honako hauek aurkitzen dira:
Aktibo finkoak erosteko inbertsioa, enpresaren aktiboan sartuko direnak:
- Jabetza Industriala eta Patenteak.
- Aplikazio informatikoak.
- Lursailak eta ondasun naturalak.
- Eraikuntzak.
- Instalazio teknikoak.
- Makineria.
- Tresnak.
- Bestelako instalazioak.
- Informazio-prozesuetarako ekipoak.
Laguntzak egin beharreko inbertsioen laguntza itzulgarri proportzionalak izango dira, betiere gutxienez 120.000 euroko inbertsioa onartuta badute eta, aldi berean, enpleguen mantentzea eta/edo sortzea ekartzen badute, gehienez 24 hilabeteko denboraldian. Zenbatekoa:
Aurrerakin itzulgarriak laguntza izan dezakeen inbertsioaren %35era bitartekoak izan daitezke:
- Gehienez 150.000 euro sortutako enpleguarengatik
- Gehienez 1.500.000 euro
Guk lagundu nahi dizugu! Irailaren 12ra bitarte eman dezakezu izena.
Zein da zure erreakzioa?