Erakutsi zure kuraia, eta izan zaitez Euskadiko Kutxaren hurrengo >GO kanpainako protagonista

Erakutsi zure kuraia, eta izan zaitez Euskadiko Kutxaren hurrengo >GO kanpainako protagonista

1 min.

Erakutsi zure kuraia, eta izan zaitez Euskadiko Kutxaren hurrengo >GO kanpainako protagonista

Ez duzu oraindik bideorik kargatu Euskadiko Kutxaren ProtaGo txapelketarako? Zeri itxaroten zaude? Martxoaren 31 arteko epea duzu bideoa grabatzeko eta protaGO.es web orrian kargatzeko. 6.000 euro irabazi ahal izango dituzu.

Hurrengo >GO kanpainetarako protagonista baten bila ari da Euskadiko Kutxa. Pertsona desberdinak, autentikoak, bereziak, askeak eta pertsonalitatedunak. Identifikaturik sentitzen zara? Orduan zu zeu izan zaitezke protaGOnista.

18 eta 30 urte artean badituzu, atera zure alderik autentikoena eta hogeita hamar segundoko bideo bat grabatu. Erakutsi iezaguzu zergatik zaren >GO kanpainak protagonizatzeko egokiena. ProtaGO.es web orrian erregistratu eta nahi dituzun beste bideo kargatu besterik ez duzu egin behar. Gero eta bideo gehiago kargatu aukera gehiago izango duzu irabazteko. Ikusi zer nolako sariak lor ditzakezun!

  • >GO Kontua 6.000 €-rekin bideo bozkatuenarentzat
  • >GO Kontua 4.000 €-rekin bigarren bideo bozkatuenarentzat
  • >GO Kontua 2.000 €-rekin hirugarren bideo bozkatuenarentzat
Gainera, Euskadiko Kutxak 5 iPod Touch zozkatuko ditu parte-hartzaile guztien artean.

Bozkatu gogokoena eta irabazi  webcam bat

Oraindik zalantzan zaude? ProtaGO web orrian beste parte-hartzaile batzuek orain arte kargaturiko  bideo guztiak ikus ditzakezu. Ikusi zer ondo pasatu duten protaGOnistek!

Erregistratuz gero, gogokoen duzun bideoa aukeratu ahal izango duzu, >GOena. Aukeratu ondo, behin baino ezingo duzu bozkatu eta. Gainera, bozkatzeagatik soilik 50 webcam-en zozketan sartuko zara.

Anima zaitez parte hartzera eta bozkatzera! Epea martxoaren 31an amaitzen da. Zalantzaren bat baduzu lehiaketaren oinarriak ikusi.

Zeri itxaroten zaude? Dagoeneko hilabete baino gutxiago falta da…


Zein da zure erreakzioa?