Esaiguzu nolako arauak dituzun etxean eta irabazi peluxe erraldoia

Esaiguzu nolako arauak dituzun etxean eta irabazi peluxe erraldoia

3 min.

Esaiguzu nolako arauak dituzun etxean eta irabazi peluxe erraldoia

"Egin dugu zozketa eta hauek dira irabazleak. Zorionak guztioi!"

MaribiMarianNatalia GonzálezIvan SánchezAsier

display-erosoaAurrerago hitz egingo dizugu lehiaketaren oinarriez; lehenago, utziguzu zerbait kontatzen.

Zapatilarik gabe ibiltzen zara, behatzekin atea jo eta txinpartak ikusteko arriskuan bazaude ere. Telebista piztuta uzten duzu egongelan, nahiz eta zure gelan ordu erdi eman telefonoz hitz egiten. Eta, bainuontzian, ura hoztu eta larruazala zimurtu arte geratzen zara. Zergatik? Ziur aski, hori ezin duzula egin esaten dizun inor ez dagoelako. Zure etxe propioa izatearen plazer handietako bat horixe da: zure arauak aurkitzea. Gauzak zure erara egin ditzakezula sentitzea.

Oso sentsazio atsegina da eta LABORAL Kutxan uste dugu sentsazio hori, etxean egiten duzunak ez ezik, etxea ordaintzeko moduak ere eragin behar dizula. Horregatik atera dugu hipoteka erosoa, zure beharretara egokitutako finantza-produktua. Direnak direla.

Zertan datza hipoteka erosoa?

Zeure baldintzak aukeratzean.

  • Ordaintzeko eguna: Zuri nomina 20an ordaintzen badizute, aukeratu kuota 21ean ordaintzea eta ez duzu zorpekoen arazorik izango.
  • Kapitalaren amortizazioa eta interesen ordainketa: Nahi baduzu, lehen 12 hiletan interesak soilik ordaindu eta kapitalaren amortizazioa gerorako utz dezakezu. Inoiz zure gastuetarako (igogailua, fatxada konpontzea…) finantza-erosotasuna behar baduzu, gauza bera egin dezakezu: 6 hilabetez interesak soilik ordaindu. Aukera hori bi aldiz eska dezakezu, eskaera batetik bestera urtebeteko tartea dagoen bitartean.
  • Ordaintzeko kuota: Edonoiz eska dezakezu kuotaren zenbatekoa handitu eta zure sarreretara egokitzea, eta, eskrituran sinatutako mugaegunarekiko aurreratuta bazabiltza, kuota txikitu eta hileko gastu hori arindu ahal duzu.
Hipoteka erosoak 30 urterainoko epea eskaintzen dizu eta hobariak lortzeko aukera ematen dizu, LABORAL Kutxan kontratatutako produktuen arabera. Gehiago eska daiteke?

Gu baiezkoan gaude eta, horregatik, oparitxo bat eskaintzen dizugu, hartzarena gustura egin dezazun!

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=DzcSU9QgWcM[/embed]

5 peluxe erraldoi zozkatzen dituguoso-peluche

Gure iragarkiaren protagonistaren omenez, peluxezko 5 hartz erraldoi zozkatzen ditugu, txikienek goza dezaten. Edo zuk zeuk, etxeko txikien aitzakiarekin! Haien aitzakiarekin edo besteren batekin! Zozketan parte hartzeko, inon ere ikasi ez zenuen, baina zeure etxean soilik betetzen den eta ezin zoriontsuago egiten zaituen arau horri buruzko komentario bat utzi besterik ez duzu egin behar. Erabaki al duzu zeure etxean baso-azpikorik ez erabiltzea? Mahaia zerbitzatzeko modu berezia duzu? Zapatilarik uzten diezu gonbidatuei eroso ibiltzeko?

Esaiguzu komentario baten bidez zeure etxeko arauetako bat eta argazkian ikusten duzuna bezalako peluxezko 5 hartz erraldoiren zozketan hartuko duzu parte. Ez ahaztu komentarioaren formularioan zeure emaila eta telefonoa adieraztea, tokatzen bazaizu aurki zaitzagun. Lehiaketa otsailaren 1ean izanago da eta oinarriak hemen ikus ditzakezu.

Parte hartu nahi duzu?


Zein da zure erreakzioa?