Eskura ezazu Nocioniren elastikoa LABORAL Kutxarekin!

Eskura ezazu Nocioniren elastikoa LABORAL Kutxarekin!

1 min.

Eskura ezazu Nocioniren elastikoa LABORAL Kutxarekin!

Sorteo de camisetas firmadas por NocioniAndrés Nocionik sinatutako LABORAL Kutxaren elastikoa irabazi nahi al duzu? Eta Chapu beraren eskutik jaso Gasteizen? Orduan gustuko izango duzu gure zozketa berria.

Taldearen 20 kamiseta zozkatuko ditugu, Andrés Nocionik sinatutakoak, Balioak eta elastikoa sustapenean izena emango duten LABORAL Kutxaren Facebookeko jarraitzaileen artean. Gainera, Chapu berak emango dizkie elastikoak irabazleei, zozketa egin ondoren jakinaraziko dugun LABORAL Kutxaren sukurtsalera etorriko direnei.

Zozketan parte hartu nahi baduzu sar zaitez gure Facebook orriko “Valores y camiseta” fitxan, eta bete ezazu inprimakia 2014ko urtarrilaren 31a baino lehen honako datu hauekin:

  • Izena eta bi abizen
  • Harremanetarako telefonoa
  • Helbide elektronikoa
Otsailaren 5ean egingo dugu zozketa, 20 irabazleak eta horien 20 ordezkoak aukeratzeko. Horien izenak Facebooken argitaratuko ditugu, eta posta elektronikoz jarriko gara harremanetan irabazleekin, elastikoa jasotzeko modua zehazteko. Finkatuko den datan sari-banaketa egingo den tokira joan ezin duenari helbidea eskatuko diogu, kamiseta ohiko postaz bidaltzeko.

Elastikoetako bat irabazten baduzu erantzun berehala gure mezu elektronikoari, izan ere, irabazleren batek gure mezuari 5 eguneko epean erantzuten ez badio bere saria lehen ordezkoari emango baitzaio.

Parte hartu nahi al duzu? Zorte on!

Legezko oinarriak


Zein da zure erreakzioa?