
Espainia zifretan
2013-05-15
Espainia zifretan
Post honekin, Espainiako ekonomia testuinguruan kokatzen saiatuko den segida bat hasiko dugu, funtsezkoa baita etorkizuneko hazkunde potentziala zehaztu eta gizartearen aldetik planteamendu berezi eta adostuak eskatzen dituzten arazoak antzemateko.
Espainiako biztanleriaren egitura aipatuko dugu lehenik, adina eta sexua kontuan hartuta eta nazionalitate espainiarra dutenen eta atzerritarren artean bereizita.
[caption id="attachment_6289" align="aligncenter" width="415"] Iturria: INE[/caption]
2011ko amaieran, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) Biztanleriaren eta Etxebizitzen Errolda amaitu zuen. Honako hauek dira hamar urtean behin egiten den estatistika-jarduera horren emaitzak:
- “Biztanle kopuruaren” ikuspegiari helduta, erroldaren arabera Espainiak 46.815.916 biztanle ditu; alegia, hamarkada batean 6 milioi biztanle inguru, % 14,6 gehiago eskuratu ditu. Hazkunde horren arrazoi nagusia immigrazioa da, 3,7 milioi etorkin gehiago etorri eta dagoeneko biztanleen % 11,2 baitira.
- “Adinaren eta nazionalitatearen araberako egitura” aztertuta (sexua ere aztertu da, baina gizon eta emakumeen arteko banaketa % 50 ingurukoa da), biztanleak zahartu egin direla antzeman daiteke. Erroldaren arabera, 64 urtetik gorako biztanleak % 17,3 dira.
2001eko piramidean 20-40 urte bitarteko taldea zen handiena; 2011koari erreparatuta, ordea, ikusiko dugu hamar urtean "gorantz" egin eta 30-50 urtekoen taldea dela handiena. Eta hamabost urte barru orain arte erretiro-adina, 65 urte, izan denera hurbiltzen hasiko da. Ondoren datozen belaunaldiak, lan egiteko adinean egongo direnak biltzen dituen oinarria estua denez, egongo ote gara pentsioak, osasun-gastua, hezkuntza eta abar ordaintzeko moduan? Gizarteak orain heldu behar dio arazo horri, zorroztasunez eta seriotasunez, ataka zailean egon aurretik.
Azterketa hau Euskadiko Kutxaren Ikerketa Departamentuak egin du. Hilean behin, gaurkotasuneko gai ekonomikoei buruzko ikuspuntua eskainiko digu.
Zein da zure erreakzioa?