Esperientziak beste enpresa batzuekin partekatzeko online sarearen bila zabiltza? Batu Gaztempresari

Esperientziak beste enpresa batzuekin partekatzeko online sarearen bila zabiltza? Batu Gaztempresari

2 min.

Esperientziak beste enpresa batzuekin partekatzeko online sarearen bila zabiltza? Batu Gaztempresari

Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak abian jarri du Gaztempresa Gizarte Sarea, Euskadiko eta Nafarroako enpresentzako lehen online sarea. Zuk bezala, egun batean beren negozioa sortzea erabaki zuten pertsonekin informazioa, ideiak eta esperientziak partekatzeko gertuko espazioa.

Kontaktuak egiteko laguntza-plataforma izatea du helburutzat Gaztempresa sare berriak. Dagoeneko sorturiko enpresentzat ez ezik, oraindik eratu ez diren eta beren ibilera hasi dutenen aholkuak jaso eta harremanetan jarri nahi dutenentzat ere bada. Gaztempresak 151 kide ditu, eta horiei batzea nahi izanez gero, erregistro-orrian datu batzuk bete besterik ez duzu egin behar.

Anima zaitez!

Berriak, erreportajek, elkarrizketak… eta askoz gehiago

Behin Gaztempresan zure profila sortu ostean, Gaztempresaren web orriaren bitartez sarera sartu ahalko zara. Sartu ahala, begiratu batekin sarean izandako azken mugimenduen laburpena ikusteko aukera izango duzu: erabiltzaile berriak, sorturiko taldeak, igotako dokumentuak, foroetako elkarrizketak, etab.

Sareko beste kide batzuekin harremanetan jartzeko aukeraz gain, interesgarrienak iruditzen zaizkizun berariazko taldeetan sartzeko aukera ere izango duzu, zuretzat erabilgarrienak diren informazio eta kontaktuak lortzeko. Horretaz gain, Ekintzaileentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiei buruzko ekitaldiak, berriak, erreportajeak eta dokumentuak ere aurkituko dituzu, eta Gaztempresariei, ekonomiaren sektoreko agintariei, enpresa lankideei eginiko elkarrizketak.

Eta nola ez, zure taldeak sor ditzakezu, zure irudiak igo, ekitaldietan alta eman…

Gaztempresa 16 urtez

Gaztempresaren sare berria beste urrats bat da Gaztempresaren ibilbidean, Euskadiko Kutxaren gizarte-proiektua, orain 15 urte baino gehiago gazte ekintzaileen ideiei laguntza emateko eratu zena. Sortu eta zortzi urtera, Gaztempresak Fundazio estatusa lortu zuen eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailaren eta Mondragon Korporazioaren lankidetzari esker, haren jarduerari beste bultzada bat emateko azpiegitura sortu zen, beharrezko baliabideekin.

3.900 lanpostu berri sortzen lagundu duten 2.000 enpresa-jarduera berri baino gehiago sortzen lagundu du Gaztempresak.

Aurten, 830 eskari berri jaso ditu (aurreko urtekoen bikoitza) eta dagoeneko 230 enpresa berri sortu dira, 330 lanposturekin.

Euskadiko Kutxak 5,5 milioi euro eman ditu, enpresa horiek abian jartzeko, eta krisi-garaian enpleguarekin duen konpromisoa sendotu du.


Zein da zure erreakzioa?