Etxe-aldaketa egiten lagunduko dizuten appak
2019-11-19
Etxe-aldaketa egiten lagunduko dizuten appak
Etxe-aldaketa oso estresagarria izan daiteke. Noizbait egin baduzu, badakizu zertaz ari garen. Zure lehen lekualdaketa bada, presta zaitez: uste baino gauza gehiago izango dituzu metatuta, zalantzarik gabe. Baina ez kezkatu, baliteke konponbidea zure mugikorrean bertan aurkitzea. Etxe-aldaketa izugarri erraztuko dizuten aplikazioen berri eman nahi dizugu oraingoan.
Horrelako tresnen laguntzari esker, etxe-aldaketa seguruagoa, bizkorragoa eta eramangarriagoa izan daiteke. Nolanahi ere, ez ahaztu gorabeherarik izanez gero jaso ditzakezun konpentsazioak kontsultatzea.
Etxe-aldaketa egiteko appak
Mundo Mudanzas: Presupuestos
Etxe-aldaketa egiteko garraio-enpresa bat kontratatu nahi baduzu, komeni da hainbat aurrekontu eskatzea, hori baita prezioak, garraio-motak, baldintzak eta entregatzeko datak konparatzeko modu bakarra. Aplikazio honek aukera emango dizu hurbil dituzun enpresekin txat bidez harremanetan jartzeko eta enpresa horietako profesionalei zalantzak galdetzeko. Harrituta geratuko zara konektatuta dauden enpresen kopuru handiarekin (haien aipamenak eta gomendioak ikusiko dituzu) eta batzuen eta besteen prezioen eta prestazioen arteko aldearekin. Androiderako.Leadmee Transportes y mudanzas
Kostuak murriztu nahi dituzten eta lankidetzan oinarritutako garraiora eta logistikara jotzea axola ez zaien pertsonentzat pentsatua. ‘Trikimailua’ datza atxikita dauden garraiolariek daramaten karga osatzean, haien bidaia errentagarri egiteko. Erabiltzaileak iragarki bat argitaratzen du, eta jasotzeko eta entregatzeko helbideak, garraiatu beharreko gaiak, datak eta abar zehazten ditu bertan. Informazio hori aurrean dutela, erregistratutako garraiolariek aurrekontu bat eskain dezakete. Androiderako.Moving Planner eta Pro Moving Planner
Aplikazio hau ordaindu beharrekoa da, eta 4 modulu ditu: harremanak, plangintza, aurrekontua eta denbora-lerroa (ekintzak adostutako aldietan egiten direla kontrolatzeko eta atzerapenak kontsultatzeko kronograma bat). Pro Moving Planner aplikazioak iOSerako bertsioa baino ez du, eta errealitate areagotua erabiltzeko aukera eskainiko dizu, zure etxebizitza berria bistaratzeko, garraiatu beharreko objektuak beren kokaleku berrian nola geratuko diren egiaztatzeko edota eraberritze-enpresari beharrezkoak diren obrak argi eta garbi adierazteko.Moving Organizer
Aurreko aplikazioaren Androideko alternatiba da. Moving Organizer Lite (doako bertsioan) edo Moving Organizer Pro (ordaintzeko bertsioan) aplikazioa gauzak berriz kokatzeko eta bilgarriak kentzeko zereginak errazten dituen planifikatzaile bat da. Garraiatu beharreko objektu guztiak zerrendatuz ‘kaxa birtualak’ sortzeko pentsatuta dago. Etxe-aldaketa amaitu ondoren gauza jakin bat aurkitzeko, aplikazioa kontsultatu besterik ez dago. Argazki batek erakutsiko digu zer paketetan gorde zen.MagicPlan
Gelak eskaneatzen ditu eta solairu-planoak sortzen ditu segundo gutxi batzuetan. Errealitate areagotuko zerbitzu honi esker, espazio baten neurriak kalkulatu eta altzariak zure etxebizitza berrian nola geratuko diren jakin ahal izango duzu. Androiderako eta iOSerako eskuragarri.Sortly
Oso baliagarria da zure ondasunak katalogatzeko garaian. Aplikazio honen bidez, daukazun guztia ordenatu, argazkiak egin, etiketa pertsonalizatuak sortu (hainbat QR kode eskaneagarrirekin) eta kaxa bakoitzean dagoenarekin inbentarioa egin ahal izango duzu. Doakoa da Androiderako eta iOSerako dago eskuragarri.Trello
Etxe-aldaketak egiteko ohiko app bat ez bada ere, oso lagungarria izango zaizu antolatzeko. Lankidetza-tresna honen bidez, proiektuak sortu (hainbat pertsonari esleitu ahal izango dizkiezun zereginen taulen bidez) eta zerrendak, inbentarioak eta lan-fluxuak bildu ahal izango dituzu. Androiderako eta iOSerako eskuragarri.Wallapop
Zerekin geratuko zaren eta zer utziko duzun erabakitzeko garaia da. Wallapop tresnari esker, etekina aterako diozu dagoeneko behar ez duzunari. Androiderako eta iOSerako eskuragarri.Vibbo
Vibbo bigarren eskuko salmentarako aplikazio bat da, eta edozer gauza saltzen lagunduko dizu. Animatu eta eman bigarren aukera bat gauza batzuei. Baliagarriak izango dira norbaitentzat, eta zuk espazioa eta dirua irabaziko duzu. Androiderako eta iOSerako eskuragarri.Docusign
App hau Androiderako eta iOSerako dago eskuragarri, eta dokumentuak elektronikoki sinatzeko eta hirugarren pertsonen sinadurak eskatzeko modu sinple eta seguru bat eskaintzen du. Horrela, beraz, etxe-aldaketari buruzko dokumentuak legez eta segurtasunez sinatu, bidali eta jaso ahal izango dituzu.HandyMate Lite
Aplikazio hau Androiderako baino ez dago eskuragarri oraingoz, eta zure etxebizitzako gela bakoitzean erabilgarri dagoen espazioa zenbatesten lagunduko dizu, gauzak nola ipin ditzakezun ikusi ahal izan dezazun.AroundMe
Beharbada ez duzu ongi ezagutuko zure etxebizitza berria dagoen ingurua. Kasu horretan, Androiden eta iOSen eskuragarri dagoen aplikazio hau baliagarria izango zaizu behar duzun edozein zerbitzu- edo negozio-mota hurbil aurkitzeko (jatetxeak, farmaziak, supermerkatuak eta abar).Aplikazio hauek zure etxe berrirako lekualdaketa erraztea eta etapa berri honetan zorte handia izatea opa dizugu.
Zein da zure erreakzioa?