Europako Batzordearen udazkeneko aurreikuspen ekonomikoak

Europako Batzordearen udazkeneko aurreikuspen ekonomikoak

2 min.

Europako Batzordearen udazkeneko aurreikuspen ekonomikoak

Europako Batzordeak udazkenerako kaleratu dituen aurreikuspenen arabera, Eurogunean eta Europar Batasunean susperraldi ekonomikoak jarraitu egingo du, baina abiadura apalean. Zehazki, aurreikuspenek diotenez, BPGd-a % 1,6 haziko da aurten Eurogunean, eta % 1,8 datorren urtean. Aldeko faktoreek eragiten jarraitzen dute baina, aldi berean, horien eraginak pixkanaka indarra galtzeko aukera ere badago. Estatu kideen jarduera bultzatu duten faktoreen artean aipa daitezke, besteak beste, petrolioaren prezioa, diru-politika hedatzailea eta euroak balioa galdu izana. Faktore horien eragina aurten igarri da eta, ziurrenik, datorren urtean ere igarriko da.Alabaina, ekonomia globalaren zailtasunak direla eta, egoera ekonomikoak arrisku gehiago izango dituela ohartarazten du prentsa-oharrak. Ildo horretan, aipagarriak dira joan den udaberritik hona hazkunde-aurreikuspenetan izan diren beherapenak. Garrantzi berezia du Txinak: zaila da herrialdeak bizi duen dezelerazioaren norabidea ebaluatzea, baina haren ondorioek kezka handia eragiten dute. Izan ere, munduko merkataritza moteltzen ari da eta, euroaren balio-galeraren ondorioz Europako esportazioek gora egin badute ere, 2016an berriz apaltzea espero da. Nolanahi ere, datorren urtean ez da eraginik nabarituko kontu korronteagatiko balantzaren saldoan, besteak beste petrolioaren prezio baxuaren ondorioz. Hain zuzen ere, erakundearen esanetan petrolioa da eurogunean prezioek izan duten bilakaera eragin duen faktorea. Aurreikuspenen arabera, Europar Batasuneko KPIa % 0koa izango da 2015ean, % 1,1ekoa 2016an eta 2017an baino ez da lortuko %1,6ra iristea.<0Espainiari dagokionez, hazkundea moteltzea aurreikusten da: aurten espero den % 3,1etik % 2,7ra 2016an, eta % 2,4ra 2017an. Langabeziari dagokionez, azken hiruhilekoetan hobera egin duen arren eta ekonomiaren hazkunde-aurreikuspena aintzat hartuta, etorkizunean ere hobera egiten jarraitzea espero daitekeen arren, 2017an % 19koa izango da oraindik ere. Agerikoa denez, gizartean inolaz ezin onar daitekeen langabezia-tasa. KPIak Espainian izango duen portaerari erreparatuta, 2017ra arte Eurogunean eta Europar Batasun osoan espero diren balioen azpitik jarraituko du. Batzordearen esanetan, defizita da zenbaki gorriz jarri beharreko aldagaia; izan ere, proiektatzen den defizit publikoaren ildoa ez dator bat Espainiako Gobernuak aipatzen duenarekin. Nolanahi ere, Batzordearen aurreikuspenek Europako ekonomia susperraldi betean irudikatzen dute, eta hori albiste ona da bere horretan, hainbeste urtez zifra negatiboetan ibili ondoren.LABORAL Kutxako Ikerketa Departamentuaren azterketa.


Zein da zure erreakzioa?