Europan parekorik ez duen Bilbao Night Marathon lasterketan parte hartzeko 6 dortsal zozkatuko ditugu

Europan parekorik ez duen Bilbao Night Marathon lasterketan parte hartzeko 6 dortsal zozkatuko ditugu

1 min.

Europan parekorik ez duen Bilbao Night Marathon lasterketan parte hartzeko 6 dortsal zozkatuko ditugu

Hauek dira irabazleak!

  • Juan Carlos Martínez Fernández
  • Susana Iturbide
  • Luis Villacian
  • Luis María Díez López
  • Loli Murgoitio Areitio
  • Jokin Muñoz

Atsegin duzu korrika egitea? Bizi nahi duzu esperientzia paregabe bat? Horrela bada, zorioneko zaude. Emazkiguzu zure datuak inprimakia betez, eta Europan parekorik ez duen lasterketa batean parte hartzeko dortsala doan eskuratzeko aukera izango duzu. Aurten, urriaren 21ean egingo dute gaueko lasterketa ikusgarria Bilboko kaleetan zehar, bederatzigarren urtez jarraian, eta su artifizialak, zuzeneko ekitaldiak eta milaka eta milaka lagunen partaidetza izango ditu.

Bilbao Night Marathon lasterketaren hitzordua are bereziagoa izango da aurtengoan; izan ere, LABORAL Kutxak entrenamendu-plan esklusiboa antolatu du Jon Salvador eta Javier Conde atleten eskutik. Jarraibide horiei esker, sasoiko irits zaitezke 10 kilometroko lasterketa piratara. Bi saiotan atletekin batera entrenatzeko txartelak ordu gutxitan agortu ziren, baina, nahi baduzu, plana deskarga dezakezu eta zure kontura egin. Eta zalantzaren bat baduzu, gure sare sozialen bidez helaraz diezaiekezu atletoi, Twitter, Instagram edo Facebook erabiliz. Jarrai iezaguzu hiru plataforma horietako edozeinetan eta egin itzazu nahi dituzun galderak, atsedenari, kirol-materialari edo elikadurari buruz, esaterako, #marathonLaboral traol-hitza erabiliz.

Eta musika-, antzerki- edo animazio-talde bateko kide bazara, adi: lasterketaren inguruan antolatuko den kaleko egitarauan parte hartu nahi duten musika-taldeentzako eta animazioaren arlokoentzako lehiaketa bana antolatu ditu aurten Bilbao Night Marathon ekimenak.

Esan dugunez, lasterketa urriaren 21ean egingo da: 20:30ean San Mamesetik abiatuko da eta Guggenheim Museoan izango du helmuga. Nahi baduzu, badakizu: emazkiguzu zure datuak eta, irabazle bazara, harremanetan jarriko gara zurekin, dortsala jasotzeko modua azaltzeko. Zalantzarik gabe, ekitaldi oso berezia izango da, eta pozik babesten dugu, oinarrizko kirolarekin eta kulturarekin dugun konpromisoarekin bat.


Zein da zure erreakzioa?