Euskadiko Elikadura Klusterrarekin hitzartutako akordioa berritu dugu elikadura sektoreko euskal enpresen lehiakortasuna sendotzeko

Euskadiko Elikadura Klusterrarekin hitzartutako akordioa berritu dugu elikadura sektoreko euskal enpresen lehiakortasuna sendotzeko

2 min.

Euskadiko Elikadura Klusterrarekin hitzartutako akordioa berritu dugu elikadura sektoreko euskal enpresen lehiakortasuna sendotzeko

Enpresa txikien eta ertainen lehiakortasuna bermatu ahal izateko, nazioarteko merkatuetara ateratzen jarraitu behar dute, beraz, LABORAL Kutxak berritu du Euskadiko Elikadura Klusterrarekin hitzartutako lankidetza akordioa sektoreko enpresak finantzatzearen alde egiten jarraitu ahal izateko.

Bi erakundeek hartutako konpromisoen artean, LABORAL Kutxak lehentasunezko baldintzak dituzten finantzazio ildo bereziak jarri ditu enpresen eskura, eta baita euren enpresa proiektuen garapenean aurrera egiteko baliagarriak izan dakizkiekeen erreminta guztiak ere.

Horrez gain, nabarmendu behar da ere finantza entitateak Elikadura Klusterrari bere lankidetza eskainiko diola prestakuntza / informazio motako jarduerak burutzeko, merkataritza esparruko gaur egungo gaiei buruz, eta baita ere, suertatzen diren aukerak direla eta, alderdiak hitzartzen doazen beste berri batzuk. LABORAL Kutxak, halaber, espezializatutako finantza produktuei eta zerbitzuei buruzko prestakuntza eskaintzen duten adituak Klusterraren eskura jarriko ditu, elkarkide diren enpresen intereserako.

Klusterrak, bere aldetik, prestakuntza eta informazio arloko jarduerak antolatzeko eta kudeatzeko konpromisoa hartu du gain, elkarkideei zuzenduta, eta merkataritza eta finantza alderdiekin lotuta. Horrez gain, Akordioa elkarkide diren enpresen artean zabaltzeko kanpaina bat egingo du, eta baita ekitaldi eta jardunaldi desberdinak hedatzeko ere.

Nekazaritzarako elikadura sektorearen aldeEuskadiko Elikadura Klusterra, une hauetan, 102 bazkidez osatuta dago, besteak beste, arrantza, esnekiak, haragia, ardoa eta edarien industriarekin lotutako ekoizpen eta eraldatze enpresa nagusiak, eta baita ere lehengaiak, gehigarriak eta ekipo ondasunak banatzen eta hornitzen dituzten enpresak, lotutako zerbitzuen enpresekin batera, eta horrela elikadura katea osatzen dute.

Klusterrak sektoreko euskal enpresen lehiakortasuna hobetu nahi du, eta baita ere  –lankidetza proiektuen bidez- lehiakortasun erronka estrategikoei erantzuna ematen dieten interesak identifikatu, azaleratu eta multzokatu, eta enpresen banakako jardueren bidez aurre egin dakiekeen beste erronkei heltzeaz gain.

Akordio honen helburua elikadura industria sendoaren, lehiakorraren eta jasangarriaren garapenaren alde egitea da, bertako eta kalitatezko produktuekin lotutakoa.

2019ko Kluster eguna

Aurreko ostiralean,  LABORAL Kutxa  2019ko Kluster Egunean izan zen, sektoreko 300 ordezkari baino gehiagorekin eta 50 enpresa baino gehiagorekin batera. Horiek guztiek euren produktuak eta zerbitzuak erakusgai jarri zituzten.

Dia del Cluster_Banca para Empresas
 


Zein da zure erreakzioa?