
Euskadiko Kutxak Bihotza Enpresa Hazkunde saria jasoko du, 50 urteko ibilbideagatik
2010-05-20
Euskadiko Kutxak Bihotza Enpresa Hazkunde saria jasoko du, 50 urteko ibilbideagatik
Euskadiko Kutxak Bihotza Enpresa Hazkundea saria jasoko du, 50 urteko historian zehar izan duen ibilbideagatik. Prentsak emaniko Bihotza Sariek euskal eta nafar bihotza duten enpresak saritzen dituzte.Aurreko edizioan, Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak Bihotza Saria jaso zuen, hain zuzen, Bihotza Ekintzailea saria.
Sari-banaketa maiatzaren 27an egingo da, 13:00ean, Bilboko Berreginen Museoan. Aurtengoa sarien laugarren edizioa da. Sariak Gestión.com enpresa-egunkariak antolatzen ditu, eta honako komunikabide hauek osatzen dute epaimahaia:
- Lanabesa
- Deia
- Noticias de Álava
- Noticias de Gipuzkoa
- Noticias de Navarra
- Radio Euskadi
- Canal Bizkaia TV
- La Ría del Ocio
- Herri Irratia
- El Economista
2009ko edizioa
- Bihotza Enpresa Hazkundea sariaren irabazlea: Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ), 75 urteko lanagatik
- Bihotza Berrikuntza sariaren irabazlea: Tecnalia Korporazioa
- Bihotza Ekintzailea sairaren irabazlea: Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioa
- Bihotza Berdintasuna sariaren irabazlea: Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkartea (AED)
- Bihotza Solidarioa sariaren irabazlea: ONCE Euskadi
- Komunikazio Bihotza sariaren irabazlea: Radio Vitoria
Zein da zure erreakzioa?