
Euskadiko Kutxak Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Sariaren XV. ediziora deitzen ditu hautagaiak
2010-04-21
Euskadiko Kutxak Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Sariaren XV. ediziora deitzen ditu hautagaiak
Ikerketan, zientzian eta kulturan diharduten eta lanean bikaintasuna ezaugarri duten pertsona ospetsuak Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien Sariaren hamabosgarren deialdian parte hartzera animatzen dituzte Eusko Ikaskuntzak eta Euskadiko Kutxak.
Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Sariak Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien alorretan curriculumik onenak dituzten jarduneko pertsona ospetsuak saritzen ditu. Irabazleei Euskal Herriaren kultura-garapenean eraginkorki parte hartu izana eskatzen zaie.
Hautagaitzak aurkeztea
Hautagaitzak hautagai den pertsonak berak, unibertsitateko institutuek edo departamentuek eta zientzia- eta kultura-entitateek aurkeztu ditzakete.
Curriculum Vitaea inprimaki normalizatuan (nahitaezkoa da betetzea) bidali behar da, eta horri aurkezpen-gutuna erantsi behar zaio. Inprimakia Eusko Ikaskuntzaren edozein lurralde-bulegotan eskura daiteke, baita horren web orrian ere: www.eusko-ikaskuntza.org. Dokumentazioa, paperean eta euskarri informatikoan, Eusko Ikaskuntzaren Donostiako Miramar Jauregiko bulego nagusietara bidali behar da.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2010eko apirilaren 30ean amaitzen da eta epaimahaiaren erabakia urte bereko udaberrian emango da ezagutzera. Saria 20.000 eurokoa da (hutsik geratu daiteke) eta 2010eko udazkenean emango da.
Aurreko urteetan sarituak
- 2009 Javier Elzo
- 2008 Daniel Innerarity Grau
- 2007 Gregorio Monreal Zia
- 2006 Maïté Lafourcade
- 2005 Nestor Basterretxea Arzadun
- 2004 Juan San Martín Ortiz de Zarate
- 2003 Gurutz Jáuregui Bereciartu
- 2002 Bernardo Atxaga (Jose Irazu)
- 2001 Juan Garmendia Larrañaga
- 2000 Miguel Artola Gallego
- 1999 Eduardo Chillida Juantegui
- 1998 Jesus Altuna Etxabe, Juan Plazaola Artola
- 1997 Luis Villasante Kortabitarte
- 1996 Alvaro d'Ors y Pérez Peix
- 1995 Julio Caro Baroja
Epaimahaikideak
- Eusko Ikaskuntzako lehendakaria
- Euskadiko Kutxako lehendakaria
- Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea
- Deustuko Unibertsitateko errektorea
- Nafarroako Unibertsitateko errektorea
- Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea
- Paueko eta Adurreko Herrialdeetako Unibertsitateko errektorea
- Mondragon Unibertsitateko errektorea
- Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko errektorea
Informazioa
Eusko Ikaskuntza - Sociedad de Estudios Vascos
Miramar Jauregia. Mirakontxa, 48. 20007 Donostia
943-310855. Faxa: 943-213956
bazkideak@eusko-ikaskuntza.org
www.eusko-ikaskuntza.org
Zein da zure erreakzioa?