
Euskadiko Kutxak "Más allá de los sentidos" saria irabazi du
2009-06-26
Euskadiko Kutxak "Más allá de los sentidos" saria irabazi du
Ekainaren 27a Pertsona Gor-itsuen Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, beste ospakizun batzuen artean, Gaztela eta Leoneko Gor-itsuen Elkarteak, ASOCYLek, Más allá de los sentidos 2009 saria emango dio Euskadiko Kutxari.
Sari horren lehenengo edizioa izango da 2009koa. Haren bidez, gor-itsuei eskainitako arduragatik eta laguntzagatik bereizten diren pertsona edo erakundeen konpromisoa nabarmendu nahi du ASOCYLek. Más allá de los sentidos saria emateko ekitaldia larunbatean, ekainak 27, 19:00etan izango da, Valladolideko Kris Parque hotelean.
Euskadiko Kutxa saritzeaz gain, gizarteari gaixotasun hori dutenen arazo handien berri emateko eta pertsona horiekiko laguntza handiagoa eskatzeko baliatu nahi du ASOCYLek Pertsona Gor-itsuen Nazioarteko Eguna.
Zein da zure erreakzioa?