Euskadiko Kutxaren 2010eko egutegia. Azken 30 urteetako egutegiei begira

Euskadiko Kutxaren 2010eko egutegia. Azken 30 urteetako egutegiei begira

1 min.

Euskadiko Kutxaren 2010eko egutegia. Azken 30 urteetako egutegiei begira

Euskadiko Kutxan 30 urte baino gehiago daramatzagu arrakastatsua izaten den urteko egutegia egiten. Egutegia "kultur ondarea" da, eta gure kultura, folklorea, kirola eta abar nabarmentzeko estilo berria ekarri zuen.

Aurten, Euskadiko Kutxaren 50. urteurrena dela eta, egutegi berezia osatu dugu, eta horretarako, Anton Eguiguren argazkilariarengana jo dugu berriro ere, bera izan baitzen, anaia Ramonekin batera, 1975 eta 1995. urteen arteko egutegien egilea.

Era berean, egutegiek 30 urte baino gehiagotan erakutsi duten herriaren ikuspegia berreskuratu nahi izan dugu, omenaldi gisa.

Nork ez du gogoan 1976ko egutegiaren irudia edo 1977ko egutegiko dantzariarena?

Egutegiotako argazkiak gure historiari begiratzeko modua dira, geure burua hobeto ulertzeko era. Argazki horiei esker, hobeto ulertzen dugu gure arbasoen bizimodua.

Zuek guztiokin eta gizarte osoarekin konpartitu nahi dugu 50. urteurreneko egutegi berezia, Euskadiko Kutxaren sukurtsaletan eskura dezakezunena.


Zein da zure erreakzioa?