Euskal enpresek baikorrak izaten jarraitzen dute, eta, haien ustez, negozioa eta jarduera hobetu egingo dira

Euskal enpresek baikorrak izaten jarraitzen dute, eta, haien ustez, negozioa eta jarduera hobetu egingo dira

2 min.

Euskal enpresek baikorrak izaten jarraitzen dute, eta, haien ustez, negozioa eta jarduera hobetu egingo dira

Gure Azterketa Departamentuak egiten dituen enpresa-mailako konfiantzaren emaitzak hemen ditugu, eta jakin badakigu, orokorrean, euskal enpresek bide baikorrean aurrera jarraitzen dutela, nahiz eta haien itxaropenak apur bat baxuagoak izan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Ingurune ekonomikoaren inguruan enpresek dituzten itxaropenei erreparatuta, %58,4ak uste du bere horretan mantenduko dela eta %28,2ak hobetu egingo dela; beraz, ikuspegia baikorra da, eta jarraian agertuko ditugun aldaera batzuetan ere horrela gertatzen da.

Fakturazioari dagokionean, enpresen aurreikuspenak banatu egiten dira; hau da, mantenduko dela uste dutenak %49 dira eta hobetu egingo dela uste dutenak %35,6. Fakturazioa jaitsi egingo dela uste dutenen kopurua %15,4koa da. Eta adierazle horrekin bat eginez, %59,5ak uste du jardueraren bilakaerak berdin jarraituko duela, %26,8ak hobea izango dela eta %6,1ak okerragoa.

“Zalantza” da fakturazioa eta jarduera hobetzeko aukerak “saldutako kopuruen edo prezioen igoeran oinarritzen diren”, nahiz eta emaitzek erakutsi eskaera-kopurua “argi eta garbi hobetuko dela. Atal horretan, inkesta egindakoen %53,3ak espero du eskaerak bere horretan mantentzea, %32ak hobetzea eta %14,7ak okertzea.

Dena den, prezioei dagokienez, egonkortasuna da nagusi, galdetutakoen %78,8ak uste baitu bere horretan mantenduko direla hirugarren hiruhilekoan zehar. %12,7ak uste du igo egingo direla eta %8,5ak beherantz egingo dutela.

Eragiketen errentagarritasunaren aukeren gaineko iritziari dagokionean, erantzunen %70,6ak dio balio "bera" izango dutela, %15,7arentzat handiagoa izango da eta %13,7arentzat errentagarritasun txikiagoa.

Inbertsio-bolumenak bere horretan jarraituko du enpresen %67,3arentzat; aldiz, %22,2aren ustez, gehitu egingo dira, eta %10,5ak uste du gutxitu egingo direla. Azkenik, %71,9ak dio enplegua mantenduko dela, %21,2ak plantilla gehituko dela eta gainerako %6,9ak hain justu horren kontrakoa gertatuko dela.

Euskal enpresak optimista samarrak dira, eta negozioak eta jarduerak positiboan jarraituko dutela uste dute. Baina, 2018ko hirugarren hiruhilekoan nola aldatuko diren galdetuta, urte amaierarako baino aurreikuspen okerragoak dituzte. Horrela erakusten du txostenak, 61,7tik 56,6ra jaisten baita.

Bilakaeraren laburpen-grafikoa

Jarraian, aztertutako azken bi hiruhilekoetako adierazle partzialen balioa eta itxaropen guztiak agertzen dizkizuegu:

Expectativas empresas_banca para empresas

Informazio gehiago hemen.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Ekonomia